Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehenetan

Bizkaie! 2012-07-02 13:07   kulturbiz

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehen guztietan, 10:00etatik 20:00etara, garagarrilaren 2an hasita. Udan Bilbok bisitari asko jasoten ditu eta horreei guztiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau.

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehen guztietan, 10:00etatik 20:00etara, garagarrilaren 2an hasita. Udan Bilbok bisitari asko jasoten ditu eta horreei guztiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau. Arrazoi beragaitik, Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak be udan ordutegia luzatuko dau.

Kontuak kontu, Guggenheim Bilbao Museora udan hurreratzen diranek honako arte programazino erakargarriaz gozau ahal izango dabe: David Hockney: ikuspegi zabalago bat eta Ispilua alderantziz: la Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea aldi baterako erakusketak, eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II bilduma iraunkorraren aurkezpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu