Kode edegiko praktika kulturalen dekalogoa aurkeztu dau Tabakalerak
2012-04-10 15:37 kulturbizTabakalerak bere ekarpena egin nahi izan dau kultura arloan gertatzen dagozan eraldaketen inguruko eztabaidan, zabalkundean eta hausnarketan. Orain aurkezten dogun liburuaren bersino hau, abiapuntu lez planteetan dogu, kode edegiko proposamen bat izanik, barrikuste, moldaketa eta barridazketa saioak gogo onez hartuko baititu.
Antonio Mingote marrazkilari eta umoristea hil da
2012-04-04 12:38 kulturbizAntonio Mingote marrazkilari eta umoristea Madrilen hil da, 93 urte zituala. 1946an hasi zan La Codorniz aldizkari satirikoan bere lanak argitaratzen; ostean makina bat komunikabidetan argitaratu dira haren marrazki eta testuak.
'Sustrai Erreak-2. Guernica 1937' azterlana argitaratu dabe 'Aldaba' aldizkariak eta Gernikazarra taldeak
2012-04-02 10:35 kulturbizSustrai Erreak-2. Guernica 1937 liburua aurkeztu barri dabe, Gernikako bonbardaketearen 75.urteurrenaren harira. Aurkezpen-ekitaldia Gernikako Batzar Etxean egin eben. Gernikako bonbardaketearen inguruko azterlan zabala da liburua, Aldaba aldizkariaren zuzendaritzeak eta Gernikazarra historia taldeak egindakoa
Mundumira 2012 Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo da, maiatzaren 18tik 29ra
2012-03-30 15:39 kulturbizMundumira munduko kulturen jaia Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo dabe aurten, maiatzaren 18tik 29ra, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Musikea, kirola, turismoa, gastronomia, antzerkia eta beste hainbat jarduera izango dira aukeran Mundumiran.
Badator Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko IV. 'Pertsiana Jaitsita' lehiaketea
2012-03-27 14:03 kulturbizBarrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.
Etxepare Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak sortu ditu
2012-03-27 11:30 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak aurkeztu ditu. Institutuko arduradunek Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu ebenez, apirilaren 11n hasiko da Koldo Mitxelena katedrea Chicagoko Unibersidadean, eta AEBetako unibersidade-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango dau helburu. Eta udagoienean, euskal artearen inguruko Eduardo Chillida katedrea zabalduko dabe Frankfurteko Goethe Unibersidadean.
Billy Wilder zinemagileari buruzko tesia aurkeztu dau Simon Peña EHUko irakasleak
2012-03-27 11:05 kulturbiz2002ko martiaren 27an hil zan Billy Wilder zinemagilea, orain dala hamar urte, hain zuzen be. Hollywooden gidoigile eta zuzendari ospetsu izan aurrettik kazetaritzan jardun eban. Prentsan egindako ibilbidea eta haren filmetan lanbideaz emon eban irudia ikertu dau Simon Peña EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko irakasleak.
Antonio Tabucchi idazlea hil da
2012-03-26 12:56 kulturbizAntonio Tabucchi (Pisa, 1943 - Lisboa, 2012) idazlea bart hil da, Lisboan, gaixotasun luze baten ondorioz. Tabucchik 68 urte zituan eta datorren eguenean lurperatuko dabe Lisboan bertan, haren alargunak, Maria José Lancastrek jakinarazo dauenez.
Bilboko dendakaz ospatuko dau Guggenheim Bilbao Museoak bere 15. urteurrena
2012-03-20 14:03 kulturbizBilboko 250 denda baino gehiagok Museoaren 15. urteurrena ospatzeko irudi batez apainduko ditue erakusleihoak, ospakizun hori Bilboko biztanleei eta bisitariei hurreratzeko. Apaingarriak Bilboko dendetan egongo dira martiaren 20tik bagilaren 25era arte.
Martiak 20: Ahozko Narrazinoaren Nazinoarteko Eguna
2012-03-20 11:38 kulturbizAhozko Narrazinoaren Nazinoarteko eguna ospatuko da gaur, martiak 20, Antzuolan, Oihulari Klownen eskutik. Aurtengo narrazinoaren eguneko ipuinak Grimm anaien istorioak izango dira, Oihulari Klownek Grimm proiektuagaz bat egin dauelako.
Xavier Alvarez de Eulate artistea hil da
2012-03-19 14:18 kulturbizXavier Alvarez de Eulate artista eta frantziskotarra barikuan hil zan, Oliteko komentuan, 92 urte zituala. Arantzazuko santutegiko beirateak egin zituan. Igaz, omenaldia egin eutsien Arantzazu, eta Donostiako Kutxa Boulevartd aretoan erakusketea antolatu eben bere lanakaz
Bilbok Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau erdi aroko emakumeen poesiari eskainitako kontzertu-errezitaldiagaz
2012-03-19 11:42 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau datorren eguaztenean, martiaren 21ean, Erdi Aroko emakumeen poesiari eskainitako kontzertu baten bitartez.
Harrapazank programearen zazpigarren edizinoa martxan dago
2012-03-14 09:45 kulturbizMartxan dago Harrapazank programearen zazpigarren edizinoa, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta. Euskerearen erabilerea gazteen artean sustatu eta eurentzako kultur eskaintzea handitzea dau helburu ekimenak. Besteak beste, Harrapazank Eszenatokia lehiaketea antolatu dabe, dagoeneko 53 taldek emon dabe izena.
'Begoña, goitik beherako herria' erakusketeak eleizatearen historia berreskuratuko dau
2012-03-12 13:57 kulturbizBegoña, goitik beherako herria erakusketea aurkeztu dabe Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Bilboko Metroak. Argazkiak ikusgai izango dira apirilaren 22ra arte, Zazpi Kaleetako, Santutxuko eta Basarrateko geltokietan. Horren osogarri, Begoñako udaltegian erakusketea apirilaren 13a arte egongo da.
'Zentzua eta iraunkortasuna' egitasmoak hainbat esku-hartze artistiko gauzatuko ditu Urdaibain
2012-03-07 16:37 kulturbizZentzua eta iraunkortasuna izeneko ekimena aurkeztu dabe Bilbon, 2012 Fundazinoak sustatutako 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan. Arte garaikidiearen alorreko hamar sortzailek hartuko dabe parte egitasmoan, naturearen, lurraldearen eta esparru publikoaren ganeko esku-hartze artitiskoen bitartez. Proiektua guztiak Urdaibain gauzatuko ditue, eta Urdaibairte izeneko ekimen artistikoaren zati dira.
Arte Bizia plataformeak zuzeneko ikuskizunen egoera larria salatu dau
2012-03-06 14:21 kulturbizKrisi ekonomikoaren atxakian, azkenaldion murrizketa handiak egin ditue erakunde publikoek, bai zuzeneko emonaldiak kontratetako orduan bai dirulaguntzetan be. Holan, hainbat alkartetako ordezkariek agerraldia egin dabe Bilbon, Arte Bizia plataformearen izenean bat eginda, eta urtenbidea eskatu dabe, sektorea ez daiten hondoratu. Ordezkari publikoakaz preminazko batzarrak nahi ditue, eta zuzeneko arteei eusteko plangintza zehatza.
hoPlay Bideojokoen Nazinoarteko III. Lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe
2012-03-06 11:19 kulturbizBilboko Alondigeak hoPlay Bideojokoen Nazinoarteko III. Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Lanak aurkezteko epea bagilaren 16an amaituko da. Sei sari izango dira, danak 6.000 eurokoak, eta Kinect saria bere bai, Microsoft enpresearen lankidetzeagaz. hoPlay garagarrilaren 13tik 22ra egingo da Kulturen Atarian.
Bilbao Arenan egingo dabe aurten 'Break On Stage' jaialdia, jente gehiago batzeko
2012-03-02 14:18 kulturbizKaleko kulturen jaialdiaren hamaikagarren ekitaldia izango da apirilaren 21ekoa. Elorrioko Arriola kultur aretoan modu apalean hasi zan Break On Stage eta, hamarkada bat igarota, nazinoarteko erreferentzia bihurtu da breakdance, hip hop eta antzekoetan.
Guggenheim Bilbao Museoak onespena emon deutso Guggenheim Helsinki proiektuari
2012-03-01 16:48 kulturbizHelsinkiko proiektuak aukera barriak eskainiko deutsoz Bilboko museoari: jardun-eremuak zabalduko deutsoz, hainbat lurraldetan banatutako sare baten barruan sinergiak sortarazoko ditu, Guggenheim markearen nazinoarteko irudia hobetuko dau, eta Guggenheim Bilbao Museoaren garrantzia indartuko du Sarean.
Jesus de Sarria 'Hermes' aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua kaleratu dabe
2012-02-29 12:50 kulturbizBilbao 700-III Millenium Fundazinoak eta Muelle de Uribitarte argitaletxeak Jesus de Sarria Hermes aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua aurkeztu barri dabe. XX. mende hasierako Bilboko pentsalari eta politikari garrantzitsuenetarikoa izan zan; haren idazlanak eta bizipenak berreskuratzeko asmoz kaleratu dabe lana.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...