'Begoña, goitik beherako herria' erakusketeak eleizatearen historia berreskuratuko dau

Bizkaie! 2012-03-12 13:57   kulturbiz

Begoña, goitik beherako herria erakusketea aurkeztu dabe Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Bilboko Metroak. Argazkiak ikusgai izango dira apirilaren 22ra arte, Zazpi Kaleetako, Santutxuko eta Basarrateko geltokietan. Horren osogarri, Begoñako udaltegian erakusketea apirilaren 13a arte egongo da.

Begoña, goitik beherako herriaerakusketea aurkeztu dabe Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Bilboko Metroak. Argazkiak ikusgai izango dira apirilaren 22ra arte, Zazpi Kaleetako, Santutxuko eta Basarrateko geltokietan. Horren osogarri, Begoñako udaltegian erakusketea apirilaren 13a arte egongo da. Ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen barruan antolatu dabe ekimena.

Martiaren 15ean, ganera, Zazpi Kaleetako geltokian, Begoñako argazki zaharrei begira bertsotan izeneko emonaldia egingo dabe, 19:30ean. Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariek hartuko dabe parte.

Ibilbidea aitamen historikoak, deskribapenak, datu bitxiak eta antzinako 200 argazki baino gehiago jasotzen dituen 34 panel handik osotzen dabe. Argazki batzuk balio historiko eta dokumental handia dauke. Alberto Ugarte, Koldo Urrutikoetxea eta Hektor Ortega komisarioek aukeratu eta sailkatu ditue irudiak. Erakusketearen helburu nagusia Begoñako eleizatearen historiaren barri emotea da. Lehenago, Begoñak bere udala, alkatea, aguazila, banderea, armarria, eskolak eta auzoak zituan. Bertako biztanleei ‘mahatsorriak’ esaten jaken, holantxe deitzen eutsen orduan Begoñako errepublikako biztanleei.

Zazpi Kaleetako geltokiko 20 panelek Begoñako errepublikearen bilakaerea jasoten dabe, XIX. mendetik aurrera. Sasoi haretan, San Agustin, Uribitarte, Castaños, Matiko, Uribarri, Zurbaran, Zurbaranbarri-Arabella, Artxanda, Etxebarria, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga, Bolueta eta Begoña auzoek osotzen eben errepublikea. Erakusketako lehenengo argazkia 1874ko panoramikea da, gaur egungoaren aldean sano desbardina. Zuri baltzeko ganerako panelek eskolak, erromeriak, prozesinoak, gerrako irudiak eta langileen bizitzako hainbat argazki erakusten ditue. Irudiotako baten, Etxebarrian egon zen untze lantegiko behargin taldea agiri da, 1896an.

Santutxuko geltokian beste 11 panel dagoz. Bertan, orain ehun bat urte Txurdinagan edo Otxarkoagan egozan kaleak ikusten dira, Zabalbide kalea bere bai, 1904ko argazki batean. Horrezaz gain, Zabalbideko frontoia, Santa Clara komentua, Larrinagako kartzelea eta abar dagoz ikusgai. Abere azokak, prozesinoak, erromeriak, kirol lehiaketak eta auzo bakotxeko personaia ezagunak batu ditue, besteak beste, Rufino San Vicente eta Castor Jaureguibeitia, Begoñako toreroak.

Basarrateko geltokian beste hiru panel egongo dira. Irudiotan Basarrateko zelaiko, Luis Briñaseko eskoletako eta San Francisquito eleizako makina bat argazki zahar eta argitaratu bakoak dagoz.

Begoñako udaltegiko argazki erakusketeak Otxarkoagak, Boluetak, Pontoiak eta Mina del Morrok izandako bilakaerea dauka ardatz. Ganera, Castañoseko, Begoñako, Txurdinagako eta Otxarkoagako udaltegietan, egitasmo honetan jasotako 200 irudiak eten barik proiektauko ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu