'Zentzua eta iraunkortasuna' egitasmoak hainbat esku-hartze artistiko gauzatuko ditu Urdaibain

Bizkaie! 2012-03-07 16:37   kulturbiz

Zentzua eta iraunkortasuna izeneko ekimena aurkeztu dabe Bilbon, 2012 Fundazinoak sustatutako 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan. Arte garaikidiearen alorreko hamar sortzailek hartuko dabe parte egitasmoan, naturearen, lurraldearen eta esparru publikoaren ganeko esku-hartze artitiskoen bitartez. Proiektua guztiak Urdaibain gauzatuko ditue, eta Urdaibairte izeneko ekimen artistikoaren zati dira.

Zentzua eta iraunkortasuna izeneko ekimena aurkeztu dabe Bilbon, 2012 Fundazinoak sustatutako 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan. Arte garaikidiearen alorreko hamar sortzailek hartuko dabe parte egitasmoan, naturearen, lurraldearen eta esparru publikoaren ganeko esku-hartze artitiskoen bitartez. Proiektua guztiak Urdaibain gauzatuko ditue, eta Urdaibairte izeneko ekimen artistikoaren zati dira. Prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari eta 2012 Fundazinoko idazkari Mikel Toral eta Pello Gutiérrez gerentea izan dira, Zentzua eta iraunkortasuna proiektuaren koordinatzaile Alberto Sánchez Balmisagaz batera.

Urdaibaiarte ekimen artistikoa Paisaia kritikoen Nazinoarteko II. Topaketeagaz hasiko da, ostean ondoko egitasmoak burutuko dira: Zentzua eta Iraunkortasuna, Urdaibaiarte ON eta Artea, Memoria eta Demokraziari buruzko Nazinoarteko Kongresua. Picasso-ren Gernikatik gaur egunera arte’. Ekimenok kulturearen eta sormen artistikoaren munduari indarkeriari, haren jatorri eta ondorioei buruzko begirada kritikoa eta argigarria izatea proponiduten deutse, etorkizun barriak irudikatzeko eta, holan, bizikidetzea eta gizartearen aurrerapena onbideratzen laguntzeko arteek dauken gaitasuna aldarrikatu.

Zentzua eta iraunkortasuna ekimenean abangoardiako hamar artista ospetsuk datozen hilabeteetan hainbat proiektu aurkeztuko ditue. Daborduko, artistak eskualdean bisitak egiten dabilz, Urdaibaiko ingurune fisikoari eta sozialari buruzko informazinoa batzeko asmoz. Komunidade bat sortu gura dabe, esperientzien eta zalantzaz betetako antimonumentuen komunidade bat, alkarrizketea eragingo dauena norbanakoa eta bere gizatasunaren artean.

Proiektuaren koordinatzaile Alberto Sánchez Balmisak esan dauenez, produkzino estetiko kritiko batzuk (zentzua) proponidutea, errealidadearen eta munduaren ganeko beste ideia bategaz, hau da, kapitala oinarri hartuta, sentiberatasunaren ohiko zatiketei segiduten ez deutsen ideiekaz bat egitera konbidatzen daben produkzinoak izanik (iraunkortasuna). Lehenengo esplorazino-lanak igazko zemendian hasi ziren, baina garagarrilera arte ez dira gauzatuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu