Antonio Tabucchi idazlea hil da
2012-03-26 12:56 kulturbizAntonio Tabucchi (Pisa, 1943 - Lisboa, 2012) idazlea bart hil da, Lisboan, gaixotasun luze baten ondorioz. Tabucchik 68 urte zituan eta datorren eguenean lurperatuko dabe Lisboan bertan, haren alargunak, Maria José Lancastrek jakinarazo dauenez.
Antonio Tabucchi (Pisa, 1943 - Lisboa, 2012) idazlea bart hil da, Lisboan, gaixotasun luze baten ondorioz. Tabucchik 68 urte zituan eta datorren eguenean lurperatuko dabe Lisboan bertan, haren alargunak, Maria José Lancastrek jakinarazo dauenez.
Fernando Pessoa (1885-1935) poeta entzutetsuaren obran aditu nagusietakoa zan Antonio Tabucchi. Sienako unibersidadean Hizkuntza eta Literatura portugaldarra irakasten eban.
Idazle italiarrak, portugaldarra bihotzez, 1975ean ekin eutson idazle ibilbideari Piazza Italia nobeleagaz eta hortik aurrera etorri ziran, besteak beste, Réquiem. Una alucinación (19912) eta Sostiene Pereira (1996). Tabucchii-ren azken nobelea, Racconti con Figure izenburukoa da, 2011n argitaratua. Italiarraren liburuak 40 hizkuntzatan itzulita dagoz, baita euskeraz be, Porto Pimeko dama (Alberdania-Elkar, 2007), Oker ttiki garrantzigabeak (Alberdania-Elkar, 2007) eta Pereirak dioenez (Igela, 2006).
Sari garrantzitsuak irabazi ditu: Pen Club, Campiello eta Viareggio-Répaci Italian; eta Prix Médicis Etranger, Prix Européen de la Littérature eta Prix Mediterranée, Frantzian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!