'Sustrai Erreak-2. Guernica 1937' azterlana argitaratu dabe 'Aldaba' aldizkariak eta Gernikazarra taldeak
2012-04-02 10:35 kulturbizSustrai Erreak-2. Guernica 1937 liburua aurkeztu barri dabe, Gernikako bonbardaketearen 75.urteurrenaren harira. Aurkezpen-ekitaldia Gernikako Batzar Etxean egin eben. Gernikako bonbardaketearen inguruko azterlan zabala da liburua, Aldaba aldizkariaren zuzendaritzeak eta Gernikazarra historia taldeak egindakoa
Sustrai Erreak-2. Guernica 1937 liburua aurkeztu barri dabe, Gernikako bonbardaketearen 75.urteurrenaren harira. Aurkezpen-ekitaldia Gernikako Batzar Etxean egin eben. Gernikako bonbardaketearen inguruko azterlan zabala da liburua, Aldaba aldizkariaren zuzendaritzeak eta Gernikazarra historia taldeak egindakoa.
1937ko apirilaren 26an bonbardeau eben Gernika. Eraso beraren ganeko datuak eta horren ondorioak aztertzen ditue azterlanean, zortzi ataletan. Hainbat lagunen (Steer, Labauria, Onaindia, Elosegi, bonbardaketea bizi eben herritarrak bizirik irtendakoak…) lekukotzez gan, alemaniar eta italiar abiazinoak partaidetzea eta erantzukizunaren analisia egin dabe, eta biktimeen ganeko ikerlana bere bai. Jesús Mari Lazkano margolariak liburuaren azala eta barruko laminea egin ditu.
Argazki ugari batu ditue lanean, kronologikoki antolatuta: Gernika zoriontsu eta baketsua agiri da lehenengo, bonbardaketearen osteko lehenengo gaua, eta amaierean Regiones Devastadas dalakoak egindako berreregite lanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!