Mundumira 2012 Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo da, maiatzaren 18tik 29ra

Bizkaie! 2012-03-30 15:39   kulturbiz

Mundumira munduko kulturen jaia Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo dabe aurten, maiatzaren 18tik 29ra, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Musikea, kirola, turismoa, gastronomia, antzerkia eta beste hainbat jarduera izango dira aukeran Mundumiran.

Mundumira munduko kulturen jaia Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo dabe aurten, maiatzaren 18tik 29ra, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Musikea, kirola, turismoa, gastronomia, antzerkia eta beste hainbat jarduera izango dira aukeran Mundumiran. Euskal Herria aldizkariak, Ginmusika produkzino-etxeak eta Debagoieneko Mankomunidadeko Turismo Sailak antolatu dabe jaialdia, eta eurekaz batera, eskualdeko hainbat alkartek, enpresak eta gobernuz kanpoko erakundek be parte parte hartu dabe.

Aurreko urteetan lez, bost kontineentetako kulturetara hurreratzeko makina bat eskaintza izango da Mundumiran. Musika eta antzerki emonaldi ugari izango dira Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan, egun osoan. Talde ezagunak izango dirta zuzenean, berbarako, La Pegatina eta Esne Beltza, maiatzaren 19an.

Beste edizino batzuetan moduan, umeentzako leku berezia prestau dabe Mundumirako antolatzaileek, izan be Irrien Lagunak taldea hamaika puzgarri eta jolasez etorriko da Eskoariatzara.

Aurtengo barritasunen artean nabarmentzekoa da lehenengo Ekoferixa. Produktu ekologikoei buruzko berbaldiak, erakusketak, dastaketak eta bestelako jarduerak atondu ditue. Gobernuz kanpoko erakundeen lana ezagutu ahal izango da, Alkartasun Foroaren eskutik. Mundumira 2012ko kamisetea bertan salduko dabe, eta beste urte batzuetan lez, irabaziak Debagoieneko gobernuz kanpoko erakundeek jasoko ditue.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, Eskoriatzako Torrebason doban kanpatu ahal izango dabe bisitariek, eta herri bien artean autobuska egun osoan ibiliko dira. Mundumira 2012ko egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu