'Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen izaeraren inguruko eztabaida handia' dibulgazino-liburua argitaratu dau Elhuyar Fundazinoak
2011-12-12 13:50 kulturbizFisika eta filosofia dira liburu honen ardatz nagusiak. Einsteinen, Bohrren eta beste zenbait zientzialariren nortasunak erakusten deuskuz istorio honek. Drama, tragedia, ezusteko jazoerak, ekintza heroikoak eta beste zenbait ezaugarri ditu, eta horreei esker, ez da eduki zientifikoko edo dibulgazino zientifiko hutseko liburua, nahiz eta informazino asko dagoan mekanika kuantikoari buruz.
44.000 'Kultura Bonu' ipiniko ditue salgai gaurtik aurrera
2011-12-12 09:37 kulturbizAurten, Eusko Jaurlaritzeak 660.000 euro bideratuko ditu Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko. Danetara, 44.000 bonu salduko dira Gabonetako kanpainan, Kultura Saileko iturriek jainarazo dabenez. Abenduaren 12tik aurrera izango dira salgai bonuak, urtarrilaren 5era arte. Bonuak urtarrilaren 20ra arte erabili daitekez.
Sorkuntzan ez dagoala krisirik adierazo dau Gerediagak Durangoko 46. Azokearen balorazinoan
2011-12-08 14:06 kulturbiz105.000 bisita Durangoko Azokako lehen lau egunetan
Durango 46. Euskal Liburu eta Disko Azokako ateak zarratzeko ordu batzuen faltan, Gerediaga alkarte antolatzaileak balorazino sano positiboa egin dau jentaurrean. Jon Irazabal, azken 30 urteotako Azokako zuzendaria, Nerea Mujika Gerediagako burua eta Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendaritza taldeko burua.
Mariano Ferrer kazetariak 'Lo que dije y digo' liburua aurkeztu dau
2011-12-07 13:39 kulturbizLo que dije y digo lanean Mariano Ferrer (Donostia, Gipuzkoa, 1939 - ) kazetariak El Mundon, Jakin aldizkarian eta Noticias de Gipuzkoan idatzitakoak batu ditu.
Ibaizabal argitaletxeak euskeraz idatzitako erlijinoen ganeko liburuen bildumea aurkeztu dau
2011-12-07 11:58 kulturbizArgitaletxe bizkaitarrak euskerara itzulitako erlijino-testurik garrantzitsuenakaz egin dau 15 liburuki dituan bilduma hau, Koranetik filosofia budistaraino edota ebanjelio apokrifoetaraino, Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeagaz batera. Euskadin aitzindaria eta bakarra
Atoan! argitaletxea aurkeztu dau Zenbat Gara alkarteak
2011-12-02 13:18 kulturbizEuskera ikasleari literatura ulerterraza, atsegina eta erakargarria eskaintzeko asmoz eta euskaldunen arteko komunikazinoa ardatz, euskera erraz, garbi eta ulergarria erabiliko dauen Atoan! izeneko argitaletxea (www.atoan.com) aurkeztu dau Zenbat Gara kultur alkarteak.
Erlea – 5 aldizkaria aurkeztu dabe Bilbon
2011-11-30 14:57 kulturbizBosgarren zenbaki honetan, Erleak bere ikurra topau dau, Bernardo Atxagaren hitzetan, eta marrazki bat da, hain zuzen be: Jon Zabaletak marraztutako erle bat, behin eta barriro agertzen dana aldizkariaren orrietan, testuen artean jolasean. Hori erabiliko dogu adierazo dau idazleak.
'1512 Euskal lurraldeak eta nafar Estatua' artikulu bildumea plazaratu dau Txertoa argitaletxeak
2011-11-29 10:19 kulturbiz1512 Euskal lurraldeak eta nafar Estatua kaleratu dau Txertoa etxeak, Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko txosten eta komunikazinoa guztiak jasoten dituan lana. Iruñean egin eben aurkezpena Joseba Asiron Historian doktore eta Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko zuzendariak, Angel Rekalde Nabarraldeko buruak eta Martin Anso Txertoako editoreak.
Fernando Morillo idazleak Gaumin argitaletxea sortu dau
2011-11-28 10:28 kulturbizMorilloren esanetan, gazteenak gogoan, edizino hurrekoagoak, dinamikoagoak, teknologia barriak, soinuak, irudiak, sare-sozialak aintzat hartuta produzidutea da asmoa. Sortzaileei eta irakurleei begira egongo dan argitaletxea da Gaumin.
Aiora Jakaren tesiak Sarrionandiak itzultzaile moduan egindako ekarpena aztertu dau
2011-11-25 14:01 kulturbizUPV/EHUren doktore Aiora Jakaren tesia idazleari buruzko lehenengoa da eta Sarrionandiak itzultzaile moduan egindako ekarpena aztertu dau. Idazle ez eze, itzultzaile oparoa da Joseba Sarrionandia. Edo, zuzenago esatearren, birsortzailea, ez dauelako itzulpen zurrunik egiten. Hori dino Aiora Jakak, harek euskeratutako lanei buruz egin dauen tesian.
44.000 'Kultura Bonu' ipiniko ditue salgai aurten
2011-11-23 11:22 kulturbizAurten, Eusko Jaurlaritzeak 660.000 euro bideratuko ditu Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko. Danetara, 44.000 bonu salduko dira Gabonetako kanpainan, Kultura Saileko iturriek jainarazo dabenez. Abenduaren 12tik aurrera izango dira salgai bonuak, urtarrilaren 5era arte. Bonuak urtarrilaren 20ra arte erabili daitekez.
Euskaltzaindiak 30 libururen dohaintza egin deutso Ziraukiko Udal Liburutegiari
2011-11-22 17:38 kulturbizGaur egun, Lizarraldeko herri honetan ume asko dago eta horreetatik bi herenak euskeraz ikasten dau, eta, beraz, bibliotekeak umeentzako euskerazko material anitza eskaintzen dau.
Berreginen Museoak Mariaren Bihotzaren Eleizan beteten dauen 5. urteurrena ospatuko dau 'Kandelen argipean'
2011-11-16 12:08 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoak, Mariaren Bihotzaren Eleizan (San Frantzisko, 14) dauen egoitza barriaren 5. urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, zemendiaren 21ean, Kandelen argipean egingo diran bi bisiten bitartez.
Kalean da 'Astola' aldizkariaren bosgarren zenbakia
2011-11-14 17:46 kulturbizAstola aldizkariaren bosgarren zenbakia kaleratu dau Gerediaga alkarteak. Durangaldeari buruzko ikerketak eta azterlanak argitaratu eta sustatzeko asmoz sortu zan urtekaria, 2007an. Bosgarren zenbakia aurreko urteetako prezio berean dago salgai, bost euroan.
AEBetako eta Erresuma Batuko telesailak aztertu ditue 'Telezailak' liburuan
2011-11-14 14:44 kulturbizTelesail anglosaxoien ganeko Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? liburua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak. Katixa Agirrek, Koldo Almandozek, Harkaitz Canok, Irati Jimenezek, Goizalde Landabasok eta Xabier Mendiguren Elizegik testu bana idatzi dabe liburuan
Antxinako Begoñako eleizateari eskainitako 'Osterak Bilboko Auzoetatik' bildumako bigarren liburua argitaratu dabe
2011-11-14 13:20 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Osterak Bilboko Auzoetatik bildumako bigarren liburukia argitaratu dau, Begoñako eleizate zaharrari buruzkoa. Ekimen hori Bilbao Izan programearen barruan sartzen dan ekimena da, eta 2005ean, gure uriko kultur ondarea hobeto ezagutu ahal izateko egin ziran bisita gidatuen programetatik sortu da.
Etxepare Euskal Institutua Katalunian aurkeztuko dabe zemendiaren 16an
2011-11-14 11:09 kulturbizEtxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak erakundearen helburuak eta Katalunia eta Euskadiren arteko hartu-emon kulturalak sustatu eta estutzeko ekimenak azalduko ditu.
'Idazleakaz' programeak Bizkaiko idazle zaharrak ikastetxeetara hurreratuko ditu
2011-11-11 14:12 kulturbizIrakurteko zaletasuna gazteen artea sustatzea dau helburu Idazleakaz programeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Alkarteak alkarlanean bultzatu dabena. Kulturako foru diputadu Josune Ariztondok eta Ander Iturriotz EIEko presidenteak aurkeztu dabe ekimena, Bilboko Foru Liburutegian. Eurekaz batera, Jasone Osoro eta Edorta Jimenez idazleak izan dira.
Juan Javier Basterrecheak dohaintzan emon deutso bere liburu-bilduma pribatua UPV/EHUri
2011-11-11 10:23 kulturbizDohaintzan emondako funtsen artean, Erdi Aroko eta Errenazimentuko faksimileen atala nabarmentzen da. Atal horrek 300 ale inguru ditu, horreek guztiak Europako lantegi nagusietan miniatu eta kopiatuak. Funts horri esker, UPV/EHUko Biblioteka faksimile-erreprodukzinoen edukitzaile onenetakoa (onena ez bada) izatera pasau da espainiar estadu osoan.
Alai Zubimendi hernaniarrak irabazi dau I. Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketea
2011-11-09 09:42 kulturbizAlai Zubimendi irudigile hernaniarrak irabazi dau I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiakatea, Harri baten boterea lanari esker. Deia egunkariko Ortzadar gehigarri kulturalak antolatu dau sariketea, Rekalde Aretoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok banatu zituan sariak.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...