'Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen izaeraren inguruko eztabaida handia' dibulgazino-liburua argitaratu dau Elhuyar Fundazinoak

Bizkaie! 2011-12-12 13:50   kulturbiz

Fisika eta filosofia dira liburu honen ardatz nagusiak. Einsteinen, Bohrren eta beste zenbait zientzialariren nortasunak erakusten deuskuz istorio honek. Drama, tragedia, ezusteko jazoerak, ekintza heroikoak eta beste zenbait ezaugarri ditu, eta horreei esker, ez da eduki zientifikoko edo dibulgazino zientifiko hutseko liburua, nahiz eta informazino asko dagoan mekanika kuantikoari buruz.

Elhuyar Fundazinoak Manjit Kumar fisikari eta filosofo indiarraren Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen inguruko eztabaida handia dibulgazino-liburua argitaratu barri dau euskeraz. Publiko orokorrari dago zuzendua zientzia-dibulgazinoko liburu hau, Z izpiak serieko hirugarrena. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskera Sailaren laguntzinoa jaso dau argitalpenak.

Fisika eta filosofia dira liburu honen ardatz nagusiak. Einsteinen, Bohrren eta beste zenbait zientzialariren nortasunak erakusten deuskuz istorio honek. Drama, tragedia, ezusteko jazoerak, ekintza heroikoak eta beste zenbait ezaugarri ditu, eta horreei esker, ez da eduki zientifikoko edo dibulgazino zientifiko hutseko liburua, nahiz eta informazino asko dagoan mekanika kuantikoari buruz. Liburu historiko edo biografiko baten antzera antolatuta dago; personaia (aditu) bakotxaren nortasuna zehatz azaltzen dau, eta bakotxaren izaerak zelako eragina dauen aurkikuntzearen garapenean edo aurkikuntzan bertan: Planken kontserbadurismoak azpimarratu egiten dau aurkikuntzea; Pauliren adimena eta umore txarra erabagigarriak izan ziran; Bohrren sendotasuna eta lotsa, barriz, ezinbestekoak; Eisnteinen irudikapenak eta askatasunak polemikea bizirik iraunarazo… Horreez gan, Heisenberg, Shröringer, Dirac, Born, Bohr, Compton, De Broglie, Sommerfeld, Lorentz, Boltzmann, Rutherford, Uhlenbeck, Goudsmith, Bell eta abarren izaerak bikain jasoten ditu liburuak, eta euren erretratu zuzena egiten dau.

Liburu-denda nagusietan dagoeneko salgai dago liburua 15 euroan, baita Elhuyarren on line dendan (www.elhuyar.org) be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu