Ibaizabal argitaletxeak euskeraz idatzitako erlijinoen ganeko liburuen bildumea aurkeztu dau
2011-12-07 11:58 kulturbizArgitaletxe bizkaitarrak euskerara itzulitako erlijino-testurik garrantzitsuenakaz egin dau 15 liburuki dituan bilduma hau, Koranetik filosofia budistaraino edota ebanjelio apokrifoetaraino, Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeagaz batera. Euskadin aitzindaria eta bakarra
Ibaizabal argitaletxeak bere bildumarik asmo handikoenetako bat aurkeztu dau gaur azokan, Euskadin aitzindaria eta bakarra dana, Erlijioen Jakinduria, bere azken hiru aleen argitalpenagaz: Zohorraren antologia, Patanjali yoga sutrak eta Talmudaren Antologia.
Argitaletxe bizkaitarrak euskerara itzulitako erlijino-testurik garrantzitsuenakaz egin dau 15 liburuki dituan bilduma hau, Koranetik filosofia budistaraino edota ebanjelio apokrifoetaraino, Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeagaz batera.
Bilduma honen bitartez, erlijino handien sorrera-testuak eskaini gura jakoz euskal irakurleari eta, modu horretan, euskereagaz egoan antxinako zorra kitatu da adierazo dau Joxe Arregi, Deustuko Unibersidadeko irakasle eta bildumako koordinatzaileak. Korana be euskeraz irakurri daiteke honezkero eta hori askok ez dakie oraindino Arregi jn.ak esan dauenez.
Testu sagraduak, ganera, euskerara itzuli dira idatzien sorkuntza hizkuntzatik, eta hori izan da, batez be, bilduma honen erronka nagusia adierazo dau Agustin Oiarzabal Ibaizabaleko gerenteak.
Kontuak kontu, Ibaizabalek 2007an Koran-aren, Nyanatioka Mahaterak batutako Budaren berben eta Lao Zik idatzitako Dao De Jing txinatarraren argitalpenagaz abiarazo eban etapea zarratzen dau Durangoko Azokan.
Aurkezpenean honakoak egon dira: Agustín Oiarzabal, Ibaizabalgo gerentea; Joxe Arriegi, Deustuko Unibersidadeko irakaslea, eta Joxin Etxezarreta, Deustuko Unibersidadeko Hizkuntza Politikako zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!