'Idazleakaz' programeak Bizkaiko idazle zaharrak ikastetxeetara hurreratuko ditu
2011-11-11 14:12 kulturbizIrakurteko zaletasuna gazteen artea sustatzea dau helburu Idazleakaz programeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Alkarteak alkarlanean bultzatu dabena. Kulturako foru diputadu Josune Ariztondok eta Ander Iturriotz EIEko presidenteak aurkeztu dabe ekimena, Bilboko Foru Liburutegian. Eurekaz batera, Jasone Osoro eta Edorta Jimenez idazleak izan dira.
Irakurteko zaletasuna gazteen artea sustatzea dau helburu Idazleakaz programeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Alkarteak alkarlanean bultzatu dabena. Kulturako foru diputadu Josune Ariztondok eta Ander Iturriotz EIEko presidenteak aurkeztu dabe ekimena, Bilboko Foru Liburutegian. Eurekaz batera, Jasone Osoro eta Edorta Jimenez idazleak izan dira.
Idazleakaz programea Bizkaiko ikastetxe guztietako ikasleei zuzenduta dago, eta bertan euskal idazle ezagunek parte hartuko dabe euren lanak ikasleei zuzenean azalduz.
Gaur egun gazteek aisialdirako aukera asko ditu, eta ez da erraza irakurtzera bultzatzea. Gazteak eta irakurzaletasuna ez dabilz batera sarritan. Adituek esaten deuskuenez, badago zeregina arlo horretan, adierazo dau Josune Ariztondok. Liburuak gozamenagaz lotzea sano garrantzitsua dala erixten deutso. Liburuak derrigorrezko lanakaz lotzen dira askotan, eta guk gozamenagaz lotzea nahi dogu, ganeratu dau.
Ander Iturriotz EIEko buruak Foru Aldundiaren laguntzinoa eskertuz hasi dau prentsaurrekoa, izan be krisi ekonomikoak eta sensiblidade faltak kulturea kaltetzen dau batez be, eta Aldundiak gure proiektu honeek babestea eskertzekoa da. Idazleen eta ikasleen arteko saioek urte askotako ibilbidea dauke, orain urte bi, esaterako, 400 ekitaldi egin ziran. Emoitza oso onak izan doguz. Baina, ostean, asko bajatu zan, Bizkaian batez be. Gure kezka azaldu eutsagun Aldundiari, eta holan sortu da egitasmo barri hau, azaldu dau Iturriotzek.
Egitasmoak atal bi ditu: Idazleakaz eta Bi-2. Idazleakazen bitartez, hainbat idazle Bizkaiko ikastetxeetara joango dira euren liburuen ganean berba egitera, ikasleek aurretik eskolan landu daben lanen ganean, hain zuzen be. Xabier Mendiguren, Katixa Agirre, Edorta Jimenez, Yolanda Arrieta, Uxue Alberdi, Pako Aristi edo Pello Añorga egileek hartuko dabe parte, besteak beste.
Bi-2 egitasmoa lehenengo aldiz egingo da. Bizkaiko idazle bi lotuko ditu, bata idazle zaharra, bizkaieraz idatzi ebana, euskera batua baino lehenagokoa, eta, bestea, gaur egun bere obrea batuaz argitaratzen dauenan arren bizkaierazko tradizinoa ezagutzen dauen egilea. Idazle biak eremu berekoak izango dira. Holan, ondoko bikoteak egingo dira, berbarako: Julen Gabiria eta Añibarro (Arratiako euskalkia), Xabier Amuriza eta Errose Bustintza (Durangaldeko 'mañarikua'), Miren Agur Meabe eta Eusebio Erkiaga (Lekeitiokoa), Gotzon Barandiaran eta Mikel Zarate (Txorierrikoa), Leire Bilbao eta Txomin Agirre (Ondarroa) eta Antton Irusta eta Lauaxeta (Mungialdea).
Edorta Jimenezek Bi-2 egitasmoa amets bat betetea dala autortu dau aurkezpenean. Gazte asko galduta dagoz bizkaierea dala batua dala, hizkuntzea bera dala. Tradizinoa eta gaurkotasuna zelan buztartu aztertuko dogu programa honetan, ze leku emon egunerokoan ahozkoari eta tradizinoari, ganeratu dau idazle mundakarrak.
Jasone Osoro idazleak urteetan izandako esperientzien barri eskaini dau Idazleakaz programearen aurkezpenean. Oso aberasgarria izan da niretzat, irakurleek idatzen segiduteko indarra emoten dabe. Solasaldietan liburuen ganeko zehaztasun ugari erakusten deustiez ikasleek, norbere lana deskubridu egiten dozu.
Ikastetxeek oraindino badabe aukeera programan izena emoteko, zemendiaren 18an da azkenengo eguna, hain zuzen be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!