AEBetako eta Erresuma Batuko telesailak aztertu ditue 'Telezailak' liburuan

Bizkaie! 2011-11-14 14:44   kulturbiz

Telesail anglosaxoien ganeko Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? liburua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak. Katixa Agirrek, Koldo Almandozek, Harkaitz Canok, Irati Jimenezek, Goizalde Landabasok eta Xabier Mendiguren Elizegik testu bana idatzi dabe liburuan

Kalidadezko telesail anglosaxoien ganeko Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? liburua aurkeztu barri dau Txalaparta etxeak. Katixa Agirrek, Koldo Almandozek, Harkaitz Canok, Irati Jimenezek, Goizalde Landabasok eta Xabier Mendiguren Elizegik testu bana idatzi dabe liburuan, eta bakotxak telesail gogokoenen zerrendea egin dau.

Mikel Soto Txalaparteko editoreak koordinau dau argitalpena eta berak idatzi dau berbaurrea. Liburuan parte hartu daben egileekaz telesailen inguruan behin baino gehiagotan berba egin ostean, sortu zan Telezailak liburua atontzeko asmoa

Koldo Almandoz zinemagileak Into the Labyrinth, The Wire eta The Sopranos genero baltzeko telesailak aztertu ditu. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak gurago dau zientzia fikzinoa; horregaitik Fringe landu dau. Irati Jimenez idazleak The X-files aukeratu dau; Harkaitz Canok, Northern Exposure eta WKRP in Cincinatti; Xabier Mendigurenek, Columbo; eta, Katixa Agirrek, Mad Men.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu