'Plataforma con A' ekimena aurkeztuko dabe Donostian hilaren 28an
2012-01-04 11:29 kulturbizEuskal Artea eta Emakumea ingurune profesionalean izeneko topaketea egin eben hainbat taldek zemendiaren 25ean, Troconiz fundazinoaren ekimenez. Emakumea ikusgai izateko estrategiak eta ekintzak gauzatu behar dirala ondorioztau eben batzarrean. Plataforma con A ekimena aurkezteko hitzordua ipini baddri dabe: urtarrilaren 28an, Donostian.
Bizkaiko 85 ikastetxek hartuko dabe parte 'Idazleakaz' ekimenean
2012-01-03 17:54 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Euskal Idazleen Alkarteak antolatutako Idazleakaz programan Bizkaiko 85 ikastetxek parte hartuko dabe, Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez. Egitasmoak atal bi ditu: Idazleakaz eta Bi-2. Ekimenaren helburua irakurteko zaletasuna sustatzea eta euskal idazle ospetsuen lanak gazteei hurreratzea da.
Sakanako 'Guaixe' aldizkaria eta Beleixe irratia, egoera larrian
2012-01-03 13:52 kulturbizSakanako Guaixe astekariak zenbaki berezia kaleratu dau asteon, argazki bakoa, hain zuzen be. Baina, ez, ez jake ahaztu irudiak sartzea, beste arrazoi bat dago, webgunean azaltzen dabenez: Hutsune horregaz protesta egin nahi dogu. Protesta Nafarroako Gobernuak bere legea urratu eta hizkuntzearen normalizazinoan ezinbesteko diran euskerazko hedabideak laguntza barik itxi ditualako.
Aurten 18 urte beteten dituenei 18 ikuskizunetara doban sartzeko aukerea emongo deutse Bilboko Udalak
2012-01-03 13:32 kulturbiz2012an 18 urte beteko dituen gazte guztiek —2.600 inguru izango dirala aurreikusten da— txartel hori lortzeko egin beharko daben gauza bakarra www.kultura18.es webgunean sartu eta eskaria betetea izango da; beste aukera bat 010 zenbakira deituz eskatzea da.
Bizkaiko Foru Liburutegiko ikasteko gelea hilaren 9an edegiko dabe
2012-01-03 11:14 kulturbizBizkaiko Foru Liburutegiak urtarrilaren 9an edegiko dau ikasteko gelea, eta hilaren 27ra arte egongo da zabalik. Gelea eraikineko 0 pisuan dago, 98 lagunentzako lekua dauka. Foru Liburutegiko itrurriek jakinarazo dabenez, egun osoan egongo da edegita, eten barik, 8:30etik 22:00etara bitartean, astelehenetik barikura; eta 9:00etatik 22:00etara, zapatu-domeketan.
Bilboko Guggenheim museoak 962.358 bisitari izan zituan 2011n
2012-01-03 10:30 kulturbizBilboko Guggenheimek 962.358 bisitari izan zituan igaz, 2010ean baino %1 gehiago, Museoko iturriek jakinarazo dabenez. Aurrez ikusitako bisitarien kopurua gainditu egin da, mundu osoko egoera ekonomiko gatx honetan, emoitza oso onen aurrean gagozala esan geinke, adierazo dabe. Museoan izan diranen jatorriari jagokonez, EAEkoek puntu bat gora egin dabe.
Eszena arteetako eta zinemako profesionalak diran 22 zornotzarrek parte hartu dabe Zornotza Aretoko bazkideak egiteko kanpainan
2011-12-30 11:41 kulturbizGure lana, zure gozamena. Zornotza Aretoa, nuestro espacio lemapean, euren ibilbide profesionalean Zornotzagazko loturea izan daben aktore, musikari, zinegile eta bestelakoak partaide aktiboak dira aretoko bazkide barriak erakarzeko eta lehengoei eusteko kanpainan.
Gernikako Astra fabrikea Sormen Lantegi bihurtzeko lanak martxan dagoz
2011-12-30 11:06 kulturbizGernikako Astra armen fabrikea zana erabarritzeko lanak hasi ditue, eta laster Sormen Lantegi bihurtuko dabela jakinarazo dabe Jaurlaritzako eta Udaleko arduradunek. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak eta Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak bisitea egin dabe, lanak zelan doazen ikusteko.
Bizkaiko Aldundiak Foru Liburutegiko inkunableen katalogo eguneratua argitaratu dau
2011-12-29 17:00 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Foru Liburutegian gordeta dagozan 43 inkunableen katalogo eguneratua argitaratu dau, herritarrek ale horreek hurretik ezagutzeko aukerea izateko. Inprentea XV. mendearen erdialdean sortu zan, ordutik 1500. urtera arte tipo mobikorrekaz inprimidutako liburuek egin zituen. Liburuok balio sano handiko ondarea dira, pensamenduaren eta ezagutzearen iturri izan ziran eta.
'Euskal zizelkariak', bost mendetako ibilbide oparoa
2011-12-27 14:26 kulturbizEuskal Herriko eskulturearen XVI. mendetik gaur egunera bitarteko garapena jaso dabe Michel de Jaureguiberryk, Patxi Laskaraik, Gaizka Irozek eta Marc Etcheverryk Euskal zizelkariak liburuan. Urruñako Pimientos argitaletxeak kaleratu dau lana.
Arnaut Abadiak 'Eskualduna' aldizkarian argitaratutako artikuluak batu ditu Kepa Altonagak
2011-12-27 10:26 kulturbizKepa Altonaga biologoak Arnaut Abadiak Eskualduna aldizkaria urteetan argitaratutako zutabeak batu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela) liburuan. Asisko Urmeneta marrazkilariak egin ditu ilustrazinoak. Arnaut Abadia Larresoroko seminarioko zuzendaria izan zan, eta Eskualduna astekariko Laborarier atalaren arduraduna, 1892tik 1908ra
Zamorako abade-kartzelan izandakoen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak
2011-12-22 14:53 kulturbizBerrogei abade euskaldun izan ziran Zamorako abade-kartzelan, Eleizea eta Estadu espainiarraren kartzelan, 1968. eta 1976. urteen bitartean. Euskal Herriak bizi eban zapalkuntzea halan edo holan, sermoien, itxialdien edo gose-greben bidez, salatzen ausartzearren eroan zituen Zamorara. Hareen lekukotasunak batu ditu Txalaparta argitaletxeak Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) liburuan.
Galiziera hutsezko 'Praza Pública' egunkari digitala sortu barri dabe
2011-12-22 10:50 kulturbizPraza Pública izeneko egunkari digitala ipiniko dabe laster martxan, galiziera hutsean. Galiziako kazetari eta idazle talde bat da eragilea, eta urtarrilerako webgunea prest egongo dala iragarri dabe. Irakurleek egunkariaren antolaketa eta funtzionamenduan parte hartzeko aukerea eukiko dabe
Irati Jimenez: 'Batez be diru-laguntzen sistema zoro honek bultzatu gaitu ixtera'
2011-12-20 14:15 kulturbizJoan dan astean zabaldu eben barria: Nabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutse. Irati Jimenez agerkariko zuzendariak Bizkaie!-ri adierazo deutsonez, arrazoi ekonomikoek eragin dabe erabagia, ez da borondatezkoa izan. Hamar urteren buruan, egoera ekonomikoak eta diru-laguntzen kudeaketa sistemeak itota, pena handiz itxi dabe Nabarra.
Euskerearen ikerketan alkarregaz behar egiteko hitzarmena sinatu dau HABEK hainbat erakundegaz
2011-12-19 13:42 kulturbizHABE-k, Asmoz Fundazinoak, Baionako Iker-CNRS zentroak, Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazinoak lankidetza hitzarmena abiatu barri dabe euskerearen ganeko ikerketan alkarregaz behar egiteko.
'Nabarra' aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau
2011-12-16 14:50 kulturbizNabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemeak itota, agerkariaren webgunean bertan adierazo dabenez. Irati Jimenez zuzendariak eta Esteban Montorio arte zuzendariak erabagiaren ganekoak azalduko ditue martitzenean, prentsaurrekoan, Bilbon.
Musikea, erakusketak eta kirola, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gabonetako egitarauan
2011-12-16 10:50 kulturbizGabonetako kultura egitaraua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Kontzertuak, umeentzako erakusketa eta tailerrak, Umeen Gabonetako Parkeko izotz-pistea, eta pala eta eskuko Bizkaia Txapelketea izango dira ardatz nagusiak, Kultura diputadu Josune Ariztondok jakinarazo dauenez.
Bidebarrieta Kulturguneak Mikel Varas poeta eta eskultore bilbotarraren liburu-artelanaren aurkezpena jasoko dau
2011-12-16 10:01 kulturbizMikel Varasek bere hirugarren liburua aurkeztuko dau jentaurrean, Esculpiendo la palabra eta Garabatos en el aire lanen ondoren. Oraingo honetan, Errekaldeko artisteak bere azken eskultura proiektuak, gogoetak eta poemak hurreratzen deuskuz, bizitza ulertzeko dauen era berezi eta bitxiagaz.
Ume eta helduentzako egitaraua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak Gabonetan
2011-12-14 14:22 kulturbizBilboko Arte Berreginen Museoak Gabonetako jardueren egitaraua aurkeztu dau. Umeentzako tailerrak, itzal txinatarrak, 3 urtetik beherako umeei zuzendutako ikus-entzunezko ikuskizun ludikoa eta Christina Rosenvingeren kontzertua izango dira aldi baterako Greziar simmetria. Belleza al desnudo eta Troia erakusketei batuko jakezanak.
Ander Ceñak eta Jorge Ezkurdiak irabazi dabe Mikrokontakizun solidarioen lehiaketea
2011-12-12 16:35 kulturbizLehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 85 idazlan aurkeztu dira danetara, horreetatik 27 euskeraz eta 58 gazteleraz.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...