Eszena arteetako eta zinemako profesionalak diran 22 zornotzarrek parte hartu dabe Zornotza Aretoko bazkideak egiteko kanpainan

Bizkaie! 2011-12-30 11:41   kulturbiz

Gure lana, zure gozamena. Zornotza Aretoa, nuestro espacio lemapean, euren ibilbide profesionalean Zornotzagazko loturea izan daben aktore, musikari, zinegile eta bestelakoak partaide aktiboak dira aretoko bazkide barriak erakarzeko eta lehengoei eusteko kanpainan.

Gure lana, zure gozamena. Zornotza Aretoa, nuestro espacio lemapean, euren ibilbide profesionalean Zornotzagazko loturea izan daben aktore, musikari, zinegile eta bestelakoak partaide aktiboak dira aretoko bazkide barriak erakarzeko eta lehengoei eusteko kanpainan.

Euren irudia informazino-liburuxkan agertzeaz gan, urtarrileko astelehenetako zine-emonaldietan eta hile horretan Zornotza Aretoan programetan diran zuzeneko ikuskizunak dagozanean, bertan izango dira kanpaineari, bazkide-modalidadeei, abantailei, eta abarri buruzko informazinoa emoteko. Zornotza Aretoko langileak izango ditue lagun, bazkide egin nahi dabenen inskripzinoen kudeaketa-lanetarako. Honakoa izango da ordutegia: urtarrilaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean, 19:30etik 20:30era, eta urtarrilaren 13an, 20an eta 28an, 20:00etatik 21:00etara.

Ametx erakundeak Zelaieta zentroan dituan bulegoetan be egin ahal izango dira inskripzino barriak eta barriztapenak (9:00etatik 14:00etara).

Ondokoak dira kanpainan parte hartu daben 22 zornotzarrak: Jabi Renobales (Marie de Jongh antzerki taldea), Lara Izagirre (zinemagilea), Loli Astoreka (aktorea), Iñaki Egiluz (Markeliñe antzerki taldea), Ana Uriarte (Bios Orkestraren zuzendaria), Jokin Lakalle (Seiren musika taldea), Miren Larrea (Anitamaravillas txotxongilo taldea), Aitor Ormaetxea (Kontakatillu taldea), Mikel Bikandi (musikaria), Mireia Izagirre (Koralaren, Abes-kimuren, eta abarren zuzendaria), Arkaitz Basterra (zinemagilea), Jon Gaubeka (aktorea), José M. González (musikaria), Paco Trujillo (Markeliñe), Olaia Larruzea (Zugan Ni programaren koordinatzailea), Jon Kepa Zumalde (Markeliñe), Mikel Urdangarin (abeslaria), Fran Lasuen (musikaria), Larraitz García (aktorea), Joserra Martínez (Markeliñe), Patxi González (aktorea) eta Iam Agorria (Anitamaravillas).

Hogeita bi lagun horreek sarritan etxe izan daben eta euren lan artistikoak babestu dituan espazioagaz kolaborau nahi izan dabe kanpainan parte hartuta.


Bazkide-modalidade barriak:

Bazkideen hiru modalidade barri ezarri dira datorren urterako, kuota bereziak izango dituen kolektibo jakinetara zuzenduta:

• Nagusi bazkidea, 65 urtetik gorakoentzat: 15 euro; % 50eko deskontua ikuskizunetan - 2 ikuskizun doban. Informazinoa etxera eta deskontuak beste antzoki batzuetan.

• Gazte bazkidea: 26 urtetik beherakoentzat: 15 euro; % 50eko deskontua ikuskizunetan - 2 ikuskizun doban. Informazinoa etxera eta deskontuak beste antzoki batzuetan.

• Bazkide txiki: 14 urtetik beherakoentzat: 10 euro; % 50eko deskontua ikuskizunetan - 2 ikuskizun doban. Informazinoa etxera eta deskontuak beste antzoki batzuetan.

Kuota arrunta 30 eurokoa izango da 2012rako be eta, horrezaz gan, % 25eko deskontua izango dabe Zornotza Aretoko eta Zelaietako ikuskizun guztietan, urtean 2 ikuskizun eta 4 zine sarrera doban, informazinoa etxera eta deskontuak Sarea-Bizkaia antzokietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu