Ume eta helduentzako egitaraua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak Gabonetan

Bizkaie! 2011-12-14 14:22   kulturbiz

Bilboko Arte Berreginen Museoak Gabonetako jardueren egitaraua aurkeztu dau. Umeentzako tailerrak, itzal txinatarrak, 3 urtetik beherako umeei zuzendutako ikus-entzunezko ikuskizun ludikoa eta Christina Rosenvingeren kontzertua izango dira aldi baterako Greziar simmetria. Belleza al desnudo eta Troia erakusketei batuko jakezanak.

Bilboko Arte Berreginen Museoak Gabonetako jardueren egitaraua aurkeztu dau. Umeentzako tailerrak, itzal txinatarrak, 3 urtetik beherako umeei zuzendutako ikus-entzunezko ikuskizun ludikoa eta Christina Rosenvingeren kontzertua izango dira aldi baterako Greziar simmetria. Belleza al desnudo eta Troia erakusketei batuko jakezanak.

Abenduaren 27an, 28an eta 29an,10:00etatik 13:30etara, 8 eta 12 urte bitarteko umeentzako tailerrak atonduko ditue, euskeraz. Tailerren izenburuak Pergamotik paperera, Heroiekaz bidaian eta Landara galantak dira; umeek artean eta kulturan modu atsegin eta didaktikoan sartzeko aukerea eukiko dabe. Martitzenean, abenduaren 27an, Pergamotik paperera tailerrak pergaminoa non eta zelan asmatu zan argituko dau, arkeologo baten koadernoa eginez. Eguaztenean, abenduaren 28an, umeek Troiara bidaiauko dabe, click-en erakusketearen bidez, eta Troiaren historiari buruzko diapositiba mitologikoak egingo ditue. Eguenean, hilaren 29ko tailerrean, Olinpoko jainkoen eta jainkosen landareekaz lorategi bat prestauko dabe.

Izena emoteko epea zabalik dago, Mirasol kondea kaleko 2an, Museoaren egoitza administratibo eta didaktikoan. Tailerretan parte hartzeko, ume eta eguneko 3 eurona ordaindu behar dira, eta persona bakotxak 4 lagunen izen-emotea egin leike, asko jota.

Heduentzako txandea abenduaren 30ean ailegauko da; izan be, barikuan, 19:00etan, itzal txinatarren ikuskizuna eskainiko dabe Berreginen Museoan. Itzal txinatarrak jolas herrikoia eta artea, biak dira; oinarrian argi-iturri baten eta pantaila edo horma baten artean eskuekaz mobimentuak ditu. Ikuskizuna ikusteko, nahikoa da Museora sartzeko txartela erostea.

Urtarrilaren 3an eta 4an, ume txikiak izango dira protagonistak Museoan; Imaginart taldeak Sensacional ikus-entzunezko ikuskizuna eskainiko dau-eta, 18:00etan eta 18:45ean. Sensacional 18 hilabetetik 3 urtera bitarteko umeei zuzenduta dago; behearen ganean, albo guztietatik zabaltzen dirab irudiak eta soinuak agiriko dira, ikusmen eta entzumen esperientzia polita txikitxuentzako. Emonaldi bakotxean 15 umek hartuko dabe parte, gehienez be. Umeek ez dabe ezer ordaindu behar, baina eurekaz doazen helduek Museoko sarrerea erosi beharko dabe.

Christina Rosenvingek itxiko dau Berreginen Museoko Gabonetako egitaraua, urtarrilaren 7an, 20:00etan. Sarrereak 6 euro balio ditu. Ipar Amerikako rockak eta folka lantzen ditu musikari madrildarrak. AEBetatik bueltan, La Joven Dolores da bere lanik barriena, melodia eta testu intimistez betetako diskoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu