Galiziera hutsezko 'Praza Pública' egunkari digitala sortu barri dabe
2011-12-22 10:50 kulturbizPraza Pública izeneko egunkari digitala ipiniko dabe laster martxan, galiziera hutsean. Galiziako kazetari eta idazle talde bat da eragilea, eta urtarrilerako webgunea prest egongo dala iragarri dabe. Irakurleek egunkariaren antolaketa eta funtzionamenduan parte hartzeko aukerea eukiko dabe
Praza Pública izeneko egunkari digitala ipiniko dabe laster martxan, galiziera hutsean. Galiziako kazetari eta idazle talde bat da eragilea, eta urtarrilerako webgunea prest egongo dala iragarri dabe.
Krisi ekonomikoa dala-eta, azkenengo hilabeteetan galizieraz argitaratzen ziran Xornal de Galicia, Galicia Hoxe eta A Nosa Terra egunkariak itxi egin dira. Momentu honetan ez dago galiziera hutsez kaleratzen dan egunkaririk. Egoera horri aurre egiteko asmoa dauke Praza Pública kazetearen sustatzaileek.
Praza Pública irabazi amsorik bako fundazinoa da; sortzaileen arabera, ez da enpresa publiko edo pribaduen esku, irakurleak eurak izango dira-eta finantzazino-iturria. Horrezaz gan, irakurleek egunkariaren antolaketa eta funtzionamenduan parte hartzeko aukerea eukiko dabe; eta, albisteen tratamenduan bere bai. Dana dala, oinarrizko erispide batzuk izango ditue lerro ideologikoari jagokonez, beesteak beste, kalidadezko kazetaritzea, galizieraren sustatzea, gizarte justizia eta herrialdearen autogobernua.
Praza Pública, Galziiako beste hadabide batzuekaz batera, galizieraren aldeko Vitaminas para o Galego plataforma sortu barriaren kide da. Galicia Confidencial, Tempos Novos eta Novas de Galiza dira ganerako kazetak. Galizieraren alde egitea eta erabilerea bultzatzea da euren helburua, eta komunikabideen eraginaz jabetzea bere bai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!