'Nabarra' aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau
2011-12-16 14:50 kulturbizNabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dau, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemeak itota, agerkariaren webgunean bertan adierazo dabenez. Irati Jimenez zuzendariak eta Esteban Montorio arte zuzendariak erabagiaren ganekoak azalduko ditue martitzenean, prentsaurrekoan, Bilbon.
Nabarra aldizkariak argitaratzeari itxiko deutsola iragarri dabe, egoera ekonomikoak eta diru laguntzen kudeaketa sistemeak itota, agerkariaren webgunean bertan adierazo dabenez. Irati Jimenez zuzendariak eta Esteban Montorio arte zuzendariak erabagiaren ganekoak azalduko ditue martitzenean, prentsaurrekoan, Bilbon.
Nafarroan sortu zan orain hamar bat urte Nabarra aldizkaria, baina 2010ean, Nafarroako Foru Gobernuaren laguntza faltagaitik, Nabarrak Kultur Alkartea sortu eben Bilbon, eta bertan kaleratu zian dabe ordutik. Irati Jimenez izan da Bilbon egindako ibilbidearen zuzendari, eta harek Jon Orzaizi hartu eutson lekukoa. Nabarrak kultura eta gizarte gaiak landu ditu, eta kolaboratzaile ezagunak izan ditu, besteak beste, Edorta Jimenez, Karmen Katodo, Dani Etchart, Maria Fernandez-Cabrero eta Iban Zaldua.
Zemendia-abenduko zenbakia da Nabarra aldizkariaren azkenengoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!