Ander Ceñak eta Jorge Ezkurdiak irabazi dabe Mikrokontakizun solidarioen lehiaketea

Bizkaie! 2011-12-12 16:35   kulturbiz

Lehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 85 idazlan aurkeztu dira danetara, horreetatik 27 euskeraz eta 58 gazteleraz.

Gaur, astelehena, abenduak 12, UPV/EHUren Biblioteka Nagusiko hitzaldi-aretoak Mikrokontakizun solidarioen lehiaketako sarien banaketa ekitaldia hartu dau. Lehiaketa hau UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak antolatu dau eta edizino honetan 85 idazlan aurkeztu dira danetara, horreetatik 27 euskeraz eta 58 gazteleraz.

Euskeraz aurkeztutako mikrokontakizunen artean, lehenengo saria Ander Ceñak idatzitako Gaur berandu oheratuko naiz idazlanak eroan dau, eta bi akzesitak Antonio Casado da Rocharen http://es.wikipedia.org/wiki/Mamihlapinatapai eta José Manuel Lópezen Gelakidea lanek jaso ditue.

Gazteleraz aurkeztutako mikrokontakizunen artean, barriz, lehenengo saria Jorge Eguskizaren Su futuro lanak jaso dau, eta bi akzesitak Aroa Pacheren Shamira eta Tomás Conderen Diferente mikrokontakizunentzat izan dira.

Sariei jagokenez, bai euskerazko zein gaztelerazko mikrokontakizun irabazleek 300 euro jasoko ditue bakotxak, eta akzesitek 150 euro bakotxak.

Saritutako mikrokontakizunak hementxe irakurri daitekez: http://www.ehu.es/rowupv07/mikro.htm

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu