'Euskal zizelkariak', bost mendetako ibilbide oparoa
2011-12-27 14:26 kulturbizEuskal Herriko eskulturearen XVI. mendetik gaur egunera bitarteko garapena jaso dabe Michel de Jaureguiberryk, Patxi Laskaraik, Gaizka Irozek eta Marc Etcheverryk Euskal zizelkariak liburuan. Urruñako Pimientos argitaletxeak kaleratu dau lana.
Euskal Herriko eskulturearen XVI. mendetik gaur egunera bitarteko garapena jaso dabe Michel de Jaureguiberryk, Patxi Laskaraik, Gaizka Irozek eta Marc Etcheverryk Euskal zizelkariak liburuan. Urruñako Pimientos argitaletxeak kaleratu dau lana. Bost mendetan euren lanengatik nabarmendu diran 25 artisten ibilbidea jaso dabe, euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Hiru urte emon dabe liburua atontzen, izan be bizirik dagozan eskultoreekaz hartu-emona izan dabe, eta hilda dagozanen lanen zabaltzearen ardurea daben erakundeekaz bere bai. Juan de Antxeta XVI. mendeko eskultore azpeitiarra da liburuko lehenengoa, eta haren ostean dagoz, Quintin de Torre, Julio Beobide, Oteiza, Txilida, Basterretxea, Santxotena eta Dora Salazar, besteak beste.
Euskal eskultoreen estiloak eta garaiak erakusten ditu liburuak, testu eta irudiz hornituta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!