Musikea, erakusketak eta kirola, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gabonetako egitarauan

Bizkaie! 2011-12-16 10:50   kulturbiz

Gabonetako kultura egitaraua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Kontzertuak, umeentzako erakusketa eta tailerrak, Umeen Gabonetako Parkeko izotz-pistea, eta pala eta eskuko Bizkaia Txapelketea izango dira ardatz nagusiak, Kultura diputadu Josune Ariztondok jakinarazo dauenez.

Gabonetako kultura egitaraua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Kontzertuak, umeentzako erakusketa eta tailerrak, Umeen Gabonetako Parkeko izotz-pistea, eta pala eta eskuko Bizkaia Txapelketea izango dira ardatz nagusiak, Kultura diputadu Josune Ariztondok jakinarazo dauenez.

Gabonetako Soinuak emonaldia abenduaren 18an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kantika eta Gaudeamus koralek eta Bilboko Koraleko Konserbatorioko ikasleen abesbatzak hartuko dabe parte. ETB 1ek Gabon-gauean eskainiko dau.

Abenduaren 28an, Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertu berezia egingo dau, Bilbao Orkestra Sinfonikoagaz batera, Euskaldunan, Txistu Simphonik izenburupean. Kontzertu honetarako beren-beregi egindako obren konponketea eskainiko dabe. Mendizabalek bidelagun ezagunak izango ditu eszenatokian: Andoni Egaña bertsolaria, Miren Fernandez kantaria, Josu Mentxaka jantzaria eta txistu ikasle talde bat.

Umeentzako, Bizkaiko museoek hainbat jarduera berezi prestau ditue. Arkeologia Museoak historiaurreko animalien erakusketea aurkeztuko dau, abenduaren 20an hilaren. Erakusketan, Euskal Herrian bizi izan ziran animalia batzuen hazurrak erakusten dira: bedarjale handiak (elefanteak, errinozeroak eta bisonteak) eta harrapariak (kobetako hartzak, lehoinabarrak eta lehoiak). Horrezaz gan, Arkeologia Museoak, abenduaren 23tik urtarrilaren 5era arte, Gabon hauetan arkeologia familian tailerrak eskainiko ditu.

Aurten be, Umeen Gabonetako Parkean, izotz-pista ipiniko dabe, ume eta nagusientzat. Izotz-pisteak 20 metro x 40 metroko neurria dauka, eta BECeko hirugarren pabilioian kokatu dabe. Txanda bakotxean 150 legunentzako lekua egongo da, eta 25 bat minutu izango ditue izotz ganean ibilteko.

Azkue Fundazinoak eta Bizkaia Irratiak antolatutako Gabonetako Zorion Agurren lehiaketearen barri be emon eben. Txioka sarean, zorion agurren lehiaketa izenburupean, abenduaren 18ra arte aukera dago Twitter eta Facebook bidez, sariketan parte hartzeko. Sari banaketea Santo Tomas egunean izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan. Kirol eskaintzea be egongo da Gabonetan: esku eta palako Bizkaia Txapelketea, hain zuzen.

Egitarauan beste erakusketa bi dagoz: Bilboko Konsuletxearen 500 urteurrenaren ganekoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan, zezeilaren 28ra arte; eta, Foru Liburutegian, daborduko edegita dagoan Euskal Mitologia guztiontzat, abenduaren 31ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu