Bidebarrieta Kulturguneak Mikel Varas poeta eta eskultore bilbotarraren liburu-artelanaren aurkezpena jasoko dau
2011-12-16 10:01 kulturbizMikel Varasek bere hirugarren liburua aurkeztuko dau jentaurrean, Esculpiendo la palabra eta Garabatos en el aire lanen ondoren. Oraingo honetan, Errekaldeko artisteak bere azken eskultura proiektuak, gogoetak eta poemak hurreratzen deuskuz, bizitza ulertzeko dauen era berezi eta bitxiagaz.
Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoak, Mikel Varas artista bilbotarraren Negro contra luz liburu-artelanaren serie mugatu sinatua eta zenbatuaren aurkezpena jasoko dau gaur, abenduak 16, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Mikel Varasek bere hirugarren liburua aurkeztuko dau jentaurrean, Esculpiendo la palabra eta Garabatos en el aire lanen ondoren. Oraingo honetan, Errekaldeko artisteak bere azken eskultura proiektuak, gogoetak eta poemak hurreratzen deuskuz, bizitza ulertzeko dauen era berezi eta bitxiagaz. Azpimarragarria da zurezko paletakaz egindako Madera de ciudad haren azken bildumea, edo altzairu herdoilezinezko zirriborro handiek itzalezko berbak sortzen dituen Escritura en el aire lana, Bilbori eskainitako poemak ahaztu barik.
Ekitaldiari hasierea emoteko, haren hirugarren lanaren hitzaurrea irakurriko da, Toti Martinez de Lezea idazleak idatzia. Ondoren, Negro contra luz bideoa eskainiko da. Lan horretarako, egileak zenbait artistaren laguntzinoa izan dau: Kepa Junkera, Joseba Solozabal, Francis Díez (Doctor Deseo), Rafa Rueda, Garikoitz Mendizábal, Blanca Sarasua, Roberto Moso (Zarama), Ismael Urzaiz, Aiora Errenteria eta Piti Imaz (Zea Mays), Ángela Serna, Itziar Minguez Arnaiz, Toti Martinez de Lezea, Néstor Basterretxea eta Mikel Alvira.
Horrezaz gan, aurkezpenean hiru ahotseko errezitaldia izango da Daniela Bartolomégaz, Jesús Hernándezegaz eta Mikel Varas egileagaz beragaz. José Sánchez maisuaren gitarra flamenkoaren laguntzinoa izango dabe.
Mikel Varas (Bilbao, 1980) Errekalde auzoan jaio zan, eta oraindino gaztea dan arren, formatu handiko bere lanak artista handien lanen ondoan ikusi ahal izan doguz, Eduardo Chillidaren edo Nestor Basterretxearen lanen ondoan, hain zuzen be. Haren artelanetan ohikoa danez, eskulturek poesia bat be izaten dabe.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturearen eta arteen garapena eta sustapena dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!