'2012 Euskadi, Bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea' ekimena abiatu dau Eusko Jaurlaritzeak
2012-02-23 14:11 kulturbiz2012 Euskadi, bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea ekimena aurkeztu dau gaur Blanca Urgell Kultura sailburuak Bilbon; hurrengo hileetako egitarau zabalaren lehenengo ekitaldien barri be emon dau, Maleta mexikarra eta Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak erakusketak. Danetara, hogeita hamar proposamen kultural antolatuko ditue urtea amaitu arte.
Bilboko Udal Liburutegien Sareak helduentzako bi irakurketa tailer eskainiko ditu bagilera bitartean
2012-02-14 11:22 kulturbizUrteroko jarduera programearen barruan, Bilboko Udal Liburutegien Sareak, helduei zuzendutako bi irakurketa tailer —bat euskeraz eta bestea gaztelaniaz— jasoko ditu datorren bagilera bitartean. Tailer horreek hamabostean behin egingo dira, Bidebarrietako Liburutegian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Euskal artista gazteek euren lanak Guggenheim Bilbao Museoan erakusteko aukerea izango dabe
2012-02-10 15:33 kulturbizDatorren martiaren 5era arte parte-hartzaileek arte-sorkuntza proiektu bakar bat aurkeztu behar dabe, horretarako propio itxitako hormea bakarrik hartuko dauena. Ez dago mugarik ez formatuari ez teknikeari jagokonez. Obrek aurretik beste lehiaketa batera aurkeztu bakoak eta beste erakusketa batean ikusgai jarri bakoak izan behar dabe.
Bilbok XIX. mendean bizi izandako hedapena aztertu dabe 'Bidebarrieta' aldizkarian
2012-02-10 10:24 kulturbizBidebarrietahumanitateei eta gizarte zientziei buruzko aldizkariaren 22. zenbakia Interneten argitaratu barri dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak. Bilbo: hirigunea, zabalkundeak eta mugak liburukian uriak XIX. mendean izandako hedapenari buruzko jatorrizko 20 bat ikerketa-lan argitaratu bakoak jaso ditue.
Lapurdiko inauteri eta negu ohiturak Thierry Truffaut antropologoaren eskutik
2012-02-07 13:31 kulturbiz1978. urtean, Thierry Truffaut antropologoa Lapurdiko inauteri eta negu tradizinoen inguruko datu zehatzak jasoten hasi zan. Garai haretatik pasa dan 2011 urtera, 33 urtetan zehar, datu base bati formea emoten joan da, bakarra bere generoan, Bidasoaren iparraldeko euskal kultura popularraren adierazpenen berreskuratze eta ezagutzearen alde.
Antoni Tápies eskultore eta margolari katalana hil da
2012-02-07 10:42 kulturbizAntoni Tápies artista katalana astelehenean hil zan, Bartzelonan, 88 urte zituala. Margolaria, eskultorea eta marrazkilaria izan zan; XX. mendeko arte abstraktuaren erreferente handienetakoa. Azkenaldian osasunez makal ebilen.
Euskal kulturan eta hizkuntzan etorkinen partaidetza areagotzea, Maia Egutegia kanpainearen helburua
2012-02-02 14:55 kulturbizProgrameak aurreikusten ditu talde sustatzaile bat martxan jartea eta euskerea eta immigrazinoko arloetako personen eta alkarteetako kideren partaidetzea eukiko daben hiru proiektu aurrera eroateko diru-laguntzinoa emotea.
'Artistak egoitzan' programearen laugarren edizinoak euskerearen presentzia bermatuko dau
2012-01-31 13:10 kulturbizArtistak egoitzan programearen 2012ko deialdia egin barri dau Bilboko Udalak, BilbaoEszena Bilboko baliabide eszenikoen zentroaren bidez. Konpainiek martiaren 30era arte aurkeztu ahal ditue euren proposamenak. BilbaoEszenak bost egitasmo aukeratuko ditue, eta 5.000 euro arteko diru-laguntzea eta laguntzino artistikoa eta teknikoa eskainiko deutse.
San Blas azokeari buruzko liburu barria egin dau Gerediagak
2012-01-31 09:42 kulturbizSanblasak begietan izenagaz Gerediaga Alkarteak Abadiñoko azokeari buruzko liburu barria egin dau Udalaren enkarguz. Argazki bidez eta beren beregi libururako egin dan ikerketearen bidez, urteetan San Blas azokeak izan dauen bilakaerea erakusteko helburua izan dau liburuak.
Guggenheim museoak urte osoko egitarauagaz ospatuko dau 15. urteurrena
2012-01-27 14:22 kulturbizUrte osoko egitaraua aurkeztu dau Bilboko Guggenheim museoak 15. urteurrena ospatzeko, urtemugea berez urriaren 19n bada be. Aurrekontu berezirik ez da egongo, baina Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak azpimarratu dauenez, eskaintzea anitza eta kalidadezkoa izango da.
AlhóndigaBilbaok euskal sortzaile barrien aldeko apustua egin dau 'Atrio Projects' programeagaz
2012-01-26 14:46 kulturbizAtrio Projescts AlhóndigaBilbaok sortzaile barrien alde egindako apustua da, eta horretan herritarrak doban hurrerartu daitekez hasten ari diran artisten eta taldeen lanetara. Urtarrilaren 28an, zapatuan, Primordiales euskal taldeak urteko programa hau inaugurauko dau Primordiales. Imaginario audiovisual electrochamánico ikuskizunagaz.
Transkripzino fonetikodun turkierea-gaztelania / gaztelania-turkierea lehenengo hiztegia aurkeztu dabe
2012-01-25 14:25 kulturbizHiztegi honek turkierearen eta gaztelaniaren gramatikarako sarrerea jasoten dau, eta orain arte argitaratu dan hiztegirik osotuena da. Ezinbesteko erreferentzia izango da turkiera edo gaztelania ikasten dabenentzat.
Urte gatxa izan arren, Euskaldunak superatibagaz amaitu dau 2011
2012-01-25 14:17 kulturbizGuztira, 870 ekitaldi egon dira, bai kultur arlokoak eta baita biltzarrak be. Ezelako diru-laguntza publikorik hartu barik, superabita euki dau Euskaldunak. Kontuan hartuta krisi ekonomikoan bete-betean sartuta gagozala eta, ganera, 2011n handitze-obrek Euskaldunaren jarduerea mugatu dabela, ontzat joteko moduko datuak dira, Jauregiko arduradunen arabera.
Bizkaiko Foru Agiritegiko ateak, lehenengoz zabalik publikoarentzat
2012-01-23 16:41 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak dobako bisita gidatuak antolatuko ditu astero, orain arte publikoarentzat zarratuta egon diran geletan eta lan-eremuetan zehar. Martitzenero, 18:00etan, Agiritegiak Bilboko Maria Diaz Haroko kalean dituan lan-eremuetako ateak zabalik egongo dira hor egiten dan lana azaltzeko.
Bilboko Alondigeak ia lau miloe bisitari izan zituan igaz
2012-01-20 14:17 kulturbizBilboko Alondigearen 2011ko balantzea eta 2012ko programazinoa aurkeztu ditu Marian Egaña Alondigako arduradunak. Ia lau miloe lagun izan ziran igaz bertan, eta miloe bik baino gehiagok aisialdi edo kultura jardueretan parte hartu eben.
'Bilbo kultura bizia' gidaliburua, uriko urte osoko agenda kulturala
2012-01-17 13:17 kulturbizBilbo Kultura bizia gidaliburua banatuko dau asteon Bilboko Udalak, danetara 15.000 argitaratu ditue. Liburuxkan urian izango diran ekitaldien barri eskaintzen da; artea, antzerkia, zinema eta musika jaialdiak, literatura lehiaketak eta jardunaldiak, arte jarduerak, ondarea ezagutzeko eta sustatzeko jarduerak, ikastaroak eta abar.
Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea joan jaku
2012-01-16 09:48 kulturbizPolitikari, hizkuntzalari eta idazle donostiarra zapatu goizean hil zan. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi 1929an jaio zan, Antigua auzoan, eta azkenaldian osasunez makal ebilen. Ezker abertzaleak adierazo dauenez, urtarrilaren 29an omenaldia egingo deutse Kursaalen.
Markeliñe taldeak familientzako ikuskizun barria estreinauko dau Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan
2012-01-12 17:30 kulturbizHilaren 20an eta 21ean, Cuentos de arena-Hareazko Ipuinak, Markeliñe antzerki konpainiaren familientzako ikuskizun barriaren estreinaldia izango da Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan hurrengo hileetarako atondu dan programazinoaren barruan.
Erakusketak, jardunaldiak eta irakurle-taldeak, Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo egitarauan
2012-01-12 13:52 kulturbizBizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo kultura egitaraua aurkeztu dau Josune Ariztondo Kultura diputaduak. Erakusketek, jardunaldiek literatura txokoak, eta irakurle-taldeek, euskeraz zein gaztelaniaz, osotzen dabe 2012ko egitaraua. Jarduera guztiak doban dira. Igaz, 152.000 lagun izan ziran Foru Liburutegian, lanean, konsultak egiten, tailerretan, berbaldietan eta abar.
Donejakue bidea kultur ondasun izentau dau Eusko Jaurlkaritzeak
2012-01-11 11:36 kulturbizAraba, Bizkaia eta Gipuzkoatik pasetan dan Donejakue bidearen zatia Kultur Ondasun Sailkatua izentetako dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak. Donejakue bidea moltso historiko-artistikoa izentau eben 1962an, eta kultura-ondasun, 2000. urtean, monumentu-moltso kategoriagaz. Dekretuak bideari lotutako 700 elementu babesten ditu.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...