Guggenheim museoak urte osoko egitarauagaz ospatuko dau 15. urteurrena
2012-01-27 14:22 kulturbizUrte osoko egitaraua aurkeztu dau Bilboko Guggenheim museoak 15. urteurrena ospatzeko, urtemugea berez urriaren 19n bada be. Aurrekontu berezirik ez da egongo, baina Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak azpimarratu dauenez, eskaintzea anitza eta kalidadezkoa izango da.
Urte osoko egitaraua aurkeztu dau Bilboko Guggenheim museoak 15. urteurrena ospatzeko, urtemugea berez urriaren 19n bada be. Aurrekontu berezirik ez da egongo, baina Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak azpimarratu dauenez, eskaintzea anitza eta kalidadezkoa izango da.
Hamabost urteko ibilbidean Guggenheimek ehun erakusketatik gora antolatu ditu, eta danetara 14 miloe lagun erakarri ditu. Bisitarien erdia baino gehiago, ganera, Estadu espainiarretik kanpo etorri da. Hamabost urteotako balantze positiboa egin dau Vidartek: Orain 15 urte ipinitako helburuak bete doguzan neurrian balantzea positiboa da. Euskadiko kultura sarea dinamizau egin dau Guggenheimek, transformazinoa eta modernizazinoa nabarmenak dira.
Urteurrena herritarrekaz batera ospatu gura dau museoak, Vidarteren esanetan. Gastu gitxiko programea izango dala onartu dau zuzendariak, egoera ekonomikoak eraginda. Ez da diru kopururik beren-beregi zuzendu urtemugako jarduerak gauzatzeko; dana dala, irudimenagaz eta alkarlanagaz kalidadezko eskaintzea osotu dogu.
Adin eta gustu guztietarako ekintzak prestau ditu Guggenheim museoak, hamaika disziplina hartzen dituenak; artea, musikea, modea, jantzea, gastronomia, argazkigintzea, sare sozialak eta abar.
Ospakizunei jagokienez, lehenengo eta behin urteurreneko logoa aurkeztu dau Vidartek, aurtengo erakunde-jardunerako erabiliko dabena. Egitarauko lehenengo hitzordua Inauterietan izango da, zezeilaren 17an; gaia 1970eko eta 1980eko hamarkadak izango dira, eta The Groovies taldeak zuzenean joko dau.
Martia eta apirilean, Zorionak zure 15. urteurrenean, Museoa! sormen lehiaketea antolatu dabe, Arte ikasbide programearen barruan. Sei ikastetxek hartuko dabe parte. Artea ikasbide ekimenak harrera sano ona izan dau ikastetxeen artean, eta eurekaz beharrean segiduteko asmoa daukagu, adierazo dau Vidartek.
Martia eta maiatza bitartean, Bilbako dendarien alkarteek Guggenheimegaz hainbat ekimen egingo ditue. Apirilean hasi eta abendura bitartean, Ikus baino, senti ezazu bisitaldi bereziak eskainiko ditue, Basquetourregaz batera. Bisita bereziak dira, esklusiboak -azaldu dau museoko arduradunak- orain arte bisitarientzat itxita egon diran lekuak ezagutzeko aukerea izango da eta. Eta Puppy txakurrak jantzi berezia estreinauko dau, izan be maiatzean, haren sortzaile Jeff Koons bertan izango da loradun janzkera aldatzeko.
Beste makina bat ekintza izango dira aukeran 2012an, iragarritako erakusketez gan. Guggenheim Bilbao Horma lehiaketea, 30 urtetik beherako artistei zuzendua; Guggenheim T-Shirt kamisetak erosteko aukerea, Ailanto, Ion Fiz, Miriam Ocariz, J+G eta Mercedes de Miguelen eskutik; Roses & Beans jantza ikuskizuna, La Fundición aretoagaz batera; Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Ainhoa Artetaren kontzertua; Art After Dark emonaldi berezia irailean; Ipad-ean sortzeko ikastaroa; Guggenheim Bilbao Museoa: 15 urte lehiaketea Facebooken; eta abar.
Gastronomia arloan, Ferrán Adría eta Josean Alija Nerua jatetxeko sukaldaria izango dira protagonistak. Tailerrak eta berbaldiak prestau ditue: umeentzako Jangarriak al dira lorak? tailerra, Nerua jatetxera bisita gidatua eta Josean Aija: jakintza garatzea eta zabaltzea eta Ferrán Adría: sukaldaritza adierazpide berbaldiak.
Bagilean arkitektura sinposioa egingo museoan, Processing enviroments izenburupean. Parte-hartzaileen artean egongo dira, besteak beste, Alejandro Zaera-Polo, Toni Kotnik, Eva CAstro & Alfredo Ramírez, Philippe Rahm, Efrén García Grinda eta Cristina Díaz Moreno.
Prentsaurrekoan aurkeztutakoez gan, beste jarduera batzuk be izango dira hilabeteotan, baina oraindino zehaztu barik dagoz; urteak aurrera egin ahala emongo dabe danen barri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!