Antoni Tápies eskultore eta margolari katalana hil da
2012-02-07 10:42 kulturbizAntoni Tápies artista katalana astelehenean hil zan, Bartzelonan, 88 urte zituala. Margolaria, eskultorea eta marrazkilaria izan zan; XX. mendeko arte abstraktuaren erreferente handienetakoa. Azkenaldian osasunez makal ebilen.
Antoni Tápies artista katalana astelehenean hil zan, Bartzelonan, 88 urte zituala. Margolaria, eskultorea eta marrazkilaria izan zan; XX. mendeko arte abstraktuaren erreferente handienetakoa. Azkenaldian osasunez makal ebilen.
Tápies Bartzelonan jaio zan, 1923an, familia burges katalanista batean. 1948an, Dau el sert izeneko abangoardiako aldizkarian hasi zan, Joan Brossa, Joan Ponç, Modest Cuixart, Joan Josep Tharrats, Arnau Puig eta Juan Eduardo artistekaz batera. Handik urte batzutara Parisera joan zan, beka bati esker; bertan egin eban bere lehenengo bakarkako erakusketea, 1956ean. New Yorkeko Guggenheim museoko Before Picasso, After Miró taldeko erakusketan parte hartu eban, 1960an.
Hurrengo hamarkadetan neurri handiko margolakak egiteari ekin eutson. Munduko museo garrantzitsuenetan izan zituan erakusketan, Guggenheim museoetan eta New Yorkeko MOMAn. Eduardo Txillidagaz batera, 2002an, Erromako Espainiako Akademian eta Berlingo Guggenheim museoan erakutsi zituan lanak. Brasilen be ikusgai izan ziran haren artelanak, 2006an.
Makina bat sari jaso zituan, besteak beste, Arteen Asturiaseko Printzearen Saria (1990), Espainiako Arte Ederren Urrezko Dominea (1981), Generalitatearen d'Or domina (1983), UNESCOren Piccasso dominea (1993), Generalitatearen Arte Plastikoen Sari Nazionala (1995), Espainiako Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Velazquez Saria (2003) eta Japoniako Artisten Alkartearen Praemium Imperiale Saria. Bartzelonako Udalak Urrezko Domina emon eutson, 1992an.
Artistearen izena dauan fundazinoak dauka haren obrearen ardurea, 1990etik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!