Lapurdiko inauteri eta negu ohiturak Thierry Truffaut antropologoaren eskutik
2012-02-07 13:31 kulturbiz1978. urtean, Thierry Truffaut antropologoa Lapurdiko inauteri eta negu tradizinoen inguruko datu zehatzak jasoten hasi zan. Garai haretatik pasa dan 2011 urtera, 33 urtetan zehar, datu base bati formea emoten joan da, bakarra bere generoan, Bidasoaren iparraldeko euskal kultura popularraren adierazpenen berreskuratze eta ezagutzearen alde.
Thierry Truffaut antropologoak 33 urtetan zehar egin dauen sekulako ikerkuntzea argitaratu dau Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoak 2005ean emondako beka bati esker. Baionan eta Donostian egunotan egindako Barandiaran Bildumako 15. zenbakiaren aurkezpenean Josemari Velez de Mendizabal, Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoko Lehendakaria eta Thierry Truffaut obrearen egilea izan dira.
1978. urtean, Thierry Truffaut antropologoa Lapurdiko inauteri eta negu tradizinoen inguruko datu zehatzak jasoten hasi zan. Garai haretatik pasa dan 2011 urtera, 33 urtetan zehar, datu base bati formea emoten joan da, bakarra bere generoan, Bidasoaren iparraldeko euskal kultura popularraren adierazpenen berreskuratze eta ezagutzearen alde. Egileak berak adierazo dauenez, inbentario hau 700 urte luzetan zehar, agiririk zaharrena 1289koa eta barriena 2011koa baita, datu diakroniko eta sinkronikoen base garrantzitsu moduan (3.500 orrialde inguru) ulertu da. Egileak eta laguntzaileek Ipar Euskal Herriko Lapurdi probintziako 40 udalerrietako inauteri eta neguko tradizinoei buruzko ikerlan etnografiko eta historikoak ezagutarazotea da inbentario honen helburua.
Vers un inventaire des traditions carnavalesques et hivernales de la provincie du Labourd / Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz izenburuagaz, obrea liburu bategaz eta 3 DVDgaz osotzen da. Zerrendatze oso bat sortu da, urteko beste garai batzuetako inauteri eta neguko ohiturak gaur egunera pasarazoak izan diranakaz eta bere garaiko errito, jai, joko elementu zein bestelakoakaz.
Lehenengo partea 40 monografiaz osotuta dago, Lapurdiko herrietako bana, datu etnografiko eta historiko guztiakaz. Bigarren partea dosier tematikoez osotua da: egutegia, inauteriko pertsonaiak, jantziak… Era berean, ikerketa garrantzi berezi bat ematen die dokumentu fotografikoei eta bideoen filmazioei.
Ikerketa garrantzitsu honi esker, ondorio interesgarriak lortu dira bai oraingo eta geroko inauteri eta neguko ohituren inguruan.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoa
Jose Miguel de Barandiaranek eta Eusko Ikaskuntzak erakundeak sortu eben Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoa 1988ko bagilean. Patronatu batek zuzentzen dau eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira Fundazinoaren babesleak.
Fundazinoaren helburuak ondokoak dira: Jose Migel Barandiaranen bizitza, pentsamendua eta zientzia eta kultureari egindako ekarpena aztertzea, eta haren obrea eremu guztietan zabaltzea; haren zientzia produkzino osoa batzea, bai argitaratua eta bai argitaratu bakoa, eta haren obrearen edizino kritiko arretatsua egitea, eta on Jose Migel Barandiaranek abiatu eta gauzatu eban ikerkuntza lana jarraitzea, batez be historiaurre, arkeologia, antropologia eta etnografia alorretan, ikerketa programa eta beken bidez, bai eta ikastaro, mintegi, hitzaldi eta antzeko jardueren bidez, fundazinoak berak sustaturiko ikerketen emoitzak argitaratzen dituala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!