San Blas azokeari buruzko liburu barria egin dau Gerediagak

Bizkaie! 2012-01-31 09:42   kulturbiz

Sanblasak begietan izenagaz Gerediaga Alkarteak Abadiñoko azokeari buruzko liburu barria egin dau Udalaren enkarguz. Argazki bidez eta beren beregi libururako egin dan ikerketearen bidez, urteetan San Blas azokeak izan dauen bilakaerea erakusteko helburua izan dau liburuak.

Sanblasak begietan izenagaz Gerediaga Alkarteak Abadiñoko azokeari buruzko liburu barria egin dau Udalaren enkarguz. Argazki bidez eta beren beregi libururako egin dan ikerketearen bidez, urteetan San Blas azokeak izan dauen bilakaerea erakusteko helburua izan dau liburuak.

Lorea Madina kazetaria eta Txelu Angoitia argazkilaria izan dira liburuaren egileak.

Zati nabarmen bi ditu: batetik, argazkiak. 1915. urtetik 2011ra arteko San Blasak iruditan erakusten dira. Bestetik, San Blas azokea eta jaiak izan dauen bilakaereari buruzko ikerketea jaso da.

40 argazkilariren 125 argazki inguru ikusi daitekez. Argazkilarien artean danetarik dago: profesionalak, izendunak edota azken urteetan Udalak antolatu izan dituan lehiaketetan parte hartutakoak. Argazkien bitartez San Blas azokearen bizitza irudikatu daiteke. Horreen lagungarri, zortzi abadiñarrek San Blas azokeari eta jaiari buruz daben akorduak idatziz tartekatu ditue.

Lorea Madina kazetariak, bestetik, Gerediaga Alkartearen dokumentazino zentruan ezeze, Abadiñoko Udalaren artxiboetan eta beste hainbat lekutan, laupabost hilebeteko ikerketa lana burutu du. Horrezaz gan, 60ko hamarkadan azoka bizibarritzeko Gerediaga Alkarteagaz batera, hainbat erakundek eta herritarrek egin eben ahaleginaren barri, zuzeneko lekukoak alkarrizketatuz jaso ditu. Bi hizkuntzatan San Blas azokearen jatorria eta bilakaeea argitzeko ikerketea jaso dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu