'Bilbo kultura bizia' gidaliburua, uriko urte osoko agenda kulturala

Bizkaie! 2012-01-17 13:17   kulturbiz

Bilbo Kultura bizia gidaliburua banatuko dau asteon Bilboko Udalak, danetara 15.000 argitaratu ditue. Liburuxkan urian izango diran ekitaldien barri eskaintzen da; artea, antzerkia, zinema eta musika jaialdiak, literatura lehiaketak eta jardunaldiak, arte jarduerak, ondarea ezagutzeko eta sustatzeko jarduerak, ikastaroak eta abar.

Bilbo Kultura bizia gidaliburua banatuko dau asteon Bilboko Udalak, danetara 15.000 argitaratu ditue. Liburuxkan urian izango diran ekitaldien barri eskaintzen da; artea, antzerkia, zinema eta musika jaialdiak, literatura lehiaketak eta jardunaldiak, arte jarduerak, ondarea ezagutzeko eta sustatzeko jarduerak, ikastaroak eta abar. Bilbotarren esku dagozan udal kultur baliabide guztien zerrendea be jaso dabe gidaliburuan.

Giudaliburua doban banatuko da barrutietako udaltegietan, udaleko informazino bulegoetan, liburutegietan, alkarteetan eta kultureagaz eta hezkuntzeagaz zerikusia daben hainbat lekutan. Horrezaz gan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak argitaratzen dauan Hileroko Kultur Agendan izena emona dauneke be jasoko dabe, postaz edo posta elektronikoz.

Kultur eskaintzea bost ataletan antolatu dabe. Lehenengoa Bilbo, sortzaileen haztegia da; pertsonen sormena bultzatzeko jarduerak batzen ditu, besteak beste, literatura lehiaketak, tailerrak, umeei zuzendutako antzerkia, jantza ikastaroak eskoletan, BilbaoMusika, BilbaoArte eta BilbaoEszena erakundeen jarduerak.

Bilbo, funtsa eta modernitatea atalak arte garaikidea eta uriaren birsorkuntzea, sustrai historikoak, folklorea eta ondare historikoa ditu ardatz. Arlo honetan, aurten BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdia eta abangoardiako BLV-ART agiri dira. Horreekaz batera, beste programa batzuk be batu ditue: euskal jantzei eskainitako Dantza Plazetan, Gabonetako kontzertu koralak, Bilbainada lehiaketea eta ondarea ezagutzeko Bilbao Izan ekimena, besteak beste.

aialdien arima izeneko atalean ondoko ekimenak topauko doguz: Poesiaren Astea-BilbaoPoesia, Zinebi, Bilboko Kalealdia, Musika-Música, Gau Zuria, edo Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdia.

Bilbo, Jakinduria irisgarria izenburupean, besteak beste, Zientziaren X. Astea, Bidebarrieta Kulturgunean antolatutako jarduerak, liburu azokak, argitalpenak eta Udal Liburutegien sarean eskaintzen diran jardueren xehetasunak, Udal Artxibategia edo Kultura 18 txartelaren ganekoak konsultagai dagoz.

Kultura auzoetan bizi da izenekoan, Bilboko auzoetan eta barrutietako programazino azaltzen da; bertan, musikearen (Bilbao Distrito Jazz, Musika klasiko zikloak, ikastaroak…), irudiaren (Expodistrito, Distrito Foto, zine zikloak...) aisiaren (kaleko jarduerak, Bidaiariaren txokoa, Kultur Gabonak) edo arte eszenikoen (Bilboko Zirkuitoa, magia topaketak, Adinekoentzako antzerki hamabostaldia, Zirkualde…) inguruko jarduerak jaso ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu