Bilboko Udal Liburutegien Sareak helduentzako bi irakurketa tailer eskainiko ditu bagilera bitartean

Bizkaie! 2012-02-14 11:22   kulturbiz

Urteroko jarduera programearen barruan, Bilboko Udal Liburutegien Sareak, helduei zuzendutako bi irakurketa tailer —bat euskeraz eta bestea gaztelaniaz— jasoko ditu datorren bagilera bitartean. Tailer horreek hamabostean behin egingo dira, Bidebarrietako Liburutegian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Urteroko jarduera programearen barruan, Bilboko Udal Liburutegien Sareak, helduei zuzendutako bi irakurketa tailer –bat euskeraz eta bestea gaztelaniaz– jasoko ditu datorren bagilera bitartean. Tailer horreek hamabostean behin egingo dira, Bidebarrietako Liburutegian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Irakurketa talde horreek literaturearen inguruko topaleku izan nahi dabe, eta irakurketearen esperientzia aberasteko interesa daben personei dagoz zuzenduta. Gaztelaniako irakurketa tailerra Javier Arbuluk (Filologia Hispanikoan lizentziatua) koordinauko dau, eta hainbat genero, idazle eta gai irakurtzeko proposamena jasoko du. Talde hori hamabostean behin bilduko da, asteazkenetan, otsailaren 29tik ekainaren 6ra bitartean.

Euskerazko irakurketa tailerrari jagokonez, Beñat Sarasolak, Filosofian eta Literaturan Lizentziatuak, itzultzaile, idazle eta literatur kritikariak zuzenduko dau. Taldea eguenetan batuko da, hamabostean behin, martiaren 1etik bagilaren 7ra. Jarduera horretan, proposatutako liburuen egileetako batzuek hartuko dabe parte, Leire Bilbaok, Edorta Jiménezek edo Harkaitz Canok, besteak beste.

Bi tailerretarako izen emotea eguaztenetik (zezeilaren 15etik) aurrera egin daiteke, Bidebarrietako Liburutegian bertan, 944162988 telefono zenbakiaren edo helbide elektronikoaren bitartez (bidebarrieta@ayto.bilbao.net euskerazko tailerra egiteko eta animación@ayto.bilbao.net gaztelaniazko tailerra egiteko).

Udal Liburutegien Sareak antolatzen dituan ganerako jarduerakaz gertatzen dan lez, irakurketa tailerrak dobakoak izango dira, baina plaza kopurua mugatuta egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu