Urte gatxa izan arren, Euskaldunak superatibagaz amaitu dau 2011

Dabi Piedra Robledo 2012-01-25 14:17   kulturbiz

Guztira, 870 ekitaldi egon dira, bai kultur arlokoak eta baita biltzarrak be. Ezelako diru-laguntza publikorik hartu barik, superabita euki dau Euskaldunak. Kontuan hartuta krisi ekonomikoan bete-betean sartuta gagozala eta, ganera, 2011n handitze-obrek Euskaldunaren jarduerea mugatu dabela, ontzat joteko moduko datuak dira, Jauregiko arduradunen arabera.

Guztira, 870 ekitaldi egon dira, bai kultur arlokoak eta baita biltzarrak be. Ezelako diru-laguntza publikorik hartu barik, superabita euki dau Euskaldunak. Kontuan hartuta krisi ekonomikoan bete-betean sartuta gagozala eta, ganera, 2011n handitze-obrek Euskaldunaren jarduerea mugatu dabela, ontzat joteko moduko datuak dira, Jauregiko arduradunen arabera.

Eskaintzearen aldetik, hetereogeneoa da Euskalduna eta, neurri baten, horri esker lortzen ditu urterik urte emoitza onak, azaldu dau Jon Ortuzar zuzendariak. Izan be, ez da ohikoa izaten biltzarretarako zein kultur ikuskizunetarako lekua egiten daben guneak aurkitzea, ez behintzat batari zein besteari antzeko lekua egiten deutsienak, biei lehentasuna emonda. Kongresu eta antzekoetan, 519 ekitaldi hartu zituan igaz; kultur ikuskizunak 351 izan ziran. Beraz, 870 ekitaldi; 2010ean baino gehitxuago, baina 2009an baino 31 gitxiago. Danetara, 434.000 lagun erakarri zituan.

2011ko hamar egunetik bederatzian jarduerea egon da Bilboko Euskalduna Jauregian; 359.000 euroko superabita ekarri deutso horrek, laguntzinorik ez dogu jasoten; gure asmoa Bilbo eta Bizkairako aberastasuna sortzea da, eragile ekonomikoa izatea, azpimarratu dau zuzendariak, horregaitik, kosturik ez izatea da gure helburua, diru sarrerakaz kostu guztiak ordaintzea. Bizkaiko Barne Produktu Gordinean 82 milioi euroko eragina euki dau Jauregiak 2011n, eta 1.309 enplegu manteniduteko be balio izan dau Euskaldunaren jarduereak.

Pozik egoteko moduko datuak dira, krisiak gogor jo dau eta enpresen batzarretan zein dirula-guntzen menpe dagozan ikuskizunetan beherakadea igarri dogu, baina oro har, emoitzak bere horretan dagoz, aitatu dau Ortuzarrek. Jauregia handitzeko obrek be traba ugari ekarri ditue, urte osoan lanakaz ibili gara, ez genduan nahi bezeroak igarterik, baina zeozer nabaritu da” 2011n Euskaldunan egitekoa zan biltzarrik handiena lekuz aldatu eben antolatzaileek, obren erruz.

Erronka handia izan da 2011ri aurre egitea, eta behin hori modu positiboan gaindituta, espero daigun aurtengoa be urte ona izatea esan dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak. Zabaltze-obrak amaitzea izango da 2012ko mugarri nagusia, erritmo egokian doaz eta irailerako, aurrikusi genduan lez, amaituko dituela espero dogu, ganeratu dau Ariztondok. Maiatzean, lanak amaitu barik egonda be, handitzeari esker etorriko dan lehenengo biltzarra hartuko dau Euskaldunak, infekzino-gaixotasunei eta mikrobiologiari buruzkoa, hain zuzen be. Jon Ortuzarren ustez, onura handia izango da handitzea, azpiegitura aldetik gorengo mailan ipiniko gaitu. 2012an, mila lagun baino gehiagoko zortzi kongresu datoz eta, ganera, El Sol publizidade jaialdia be hartuko dau Euskaldunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu