Donejakue bidea kultur ondasun izentau dau Eusko Jaurlkaritzeak
2012-01-11 11:36 kulturbizAraba, Bizkaia eta Gipuzkoatik pasetan dan Donejakue bidearen zatia Kultur Ondasun Sailkatua izentetako dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak. Donejakue bidea moltso historiko-artistikoa izentau eben 1962an, eta kultura-ondasun, 2000. urtean, monumentu-moltso kategoriagaz. Dekretuak bideari lotutako 700 elementu babesten ditu.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik pasetan dan Donejakue bidearen zatia Kultur Ondasun Sailkatua izentetako dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak. Donejakue bidea moltso historiko-artistikoa izentau eben 1962an, eta kultura-ondasun, 2000. urtean, monumentu-moltso kategoriagaz. Dekretuak bideari lotutako 700 elementu babesten ditu.
Urteotan hainbat azterlan egin dira ibilbide erreala eta fisikoa finkatzeko asmoz: ibilbidea etenik bakoa eta segurua izan behar dau erromesentzat, eta lehentasuna emon behar deutso leku historiko eta publikoei. Halanda be, leku edo guneen zerrenda hutsa izan beharrean, gehienetan bide historiko edo galtzada publikoz lotu ditue interesguneak, ahal izan dan neurrian errepideak eta bide arriskutsuak albo batera itxiz. Jaurlaritzeak onartutako dekretuaren bidez, XXI. mendeko ibilbidea finkatu da, lekuetako kultura-ondarea eta ibilbidean dagozan mugarriak garapen historikoaren eragile dirala erakutsiz.
Kultura-ondasunen ganeko ikuspegi estatikoaren ordez, bidea elementu dinamiko eta bizi lez aurkeztu gura dau Jaurlaritzeak. Izan be, mendeetan izandako truke kulturalak, sozialak eta ekonomikoak eragin nabarmena izan dau. EAEtik pasetan dan Donejakue bideak ibilbide bi ditu: bata, ekialdetik mendebaldera doa, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatuz, eta, bestea, iparraldetik hegoaldera, Gipuzkoatik eta Arabatik igaroten dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!