Erakusketak, jardunaldiak eta irakurle-taldeak, Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo egitarauan
2012-01-12 13:52 kulturbizBizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo kultura egitaraua aurkeztu dau Josune Ariztondo Kultura diputaduak. Erakusketek, jardunaldiek literatura txokoak, eta irakurle-taldeek, euskeraz zein gaztelaniaz, osotzen dabe 2012ko egitaraua. Jarduera guztiak doban dira. Igaz, 152.000 lagun izan ziran Foru Liburutegian, lanean, konsultak egiten, tailerretan, berbaldietan eta abar.
Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo kultura egitaraua aurkeztu dau Josune Ariztondo Kultura diputaduak. Erakusketek, jardunaldiek literatura txokoak, eta irakurle-taldeek, euskeraz zein gaztelaniaz, osotzen dabe 2012ko egitaraua. Jarduera guztiak doban dira. Igaz, 152.000 lagun izan ziran Foru Liburutegian, lanean, konsultak egiten, tailerretan, berbaldietan eta abar.
Josune Ariztondok azaldu dauenez, Foru Liburutegiko egitarauaren helburua idazteko eta irakurteko ohiturea herritarren artean sustatzea da. Idazketa eta irakurketa tailerren izandako harrerea sano ona izan da, eta makina bat eskaera egin dituela nabarmendu dau Kultura diputaduak, eta kalidadezko eskaintzea osotu dabela ganeratu dau.
Irakurketa Txokoak zabalduko dau aurtengo egitaraua, lehengo saioa urtarrilaren 26an izango da, Iñaki Uriarte idazlearen ardurapean. Uriarte 2011ko Euskadi saria jaso eban, saiakera arloan. Txoko horretan, irakurketan interesa daben lagunek idazleekaz batzeko aukerea eukiko dabe, euskeraz eta gaztelaniaz, txandaka. Uriarteren ostean, zazpi idazlek hartuko dabe parte: Inaxio Mujika, Willy Uribe, Arantza Urretabizkaia, Elena Moreno, Joanes Urkixo, Jon Bilbao eta Uxue Alberdi.
Euskera Irakurle-Taldeen helburua irakurketraz gozetea eta Irakurketa Txokoan parte-hartzera animetea dala adierazo dau Ariztondok. Ekimena zezeilaren 9tik apirilaren 19ra bitartean eta irailaren 20tik abenduaren 13ra bitartean egingo da, Julen Gabiria idazlearen eta Udane Goikoetxea kazetariaren zuzendaritzapean.
Irakurle-taldeak Laura Esparza izango dau buru. Martitik bagilera bitartean, hamabostero, etxean irakurritako liburu baten ganean berba egiteko batuko dira. Liburuaren eragina, gaia, estiloa, personaiak eta beste hainbat kontu jorratuko ditue.l
Jardueron osogarri, Letrak eta futbola: zinemea, musikea, poesia eta futbola mahai-inguru eta berbaldi-zikloa, eta LibuTEKia jardunaldiak atondu ditue. Letrak eta futbola egitarauan, Foru Liburutegiak eta Athletic Club fundazinoak futbolari eta idazleak literaturaz eta fubolaz berba egitera konbidatzen ditue. Hiru saioa egingo dira maiatzean, 3an, 10ean eta 17an. LibuTEKia topaketetan, barriz, kultura-munduan teknologia barriak erabilteko gakoak aztertuko dira, zemendiaren 13an eta 14an.
Erakusketei jagokienez, Beste liburuak izenekoa eta Juan Carlos Eguillor irudigilearen ganekoa prestau ditue 2012rako. Horrezaz gan, hiru tailer antolatu dira: bata, norberaren curriculuma egiteko gakoei buruz; bestea, sormenaren ingurukoa; eta, azkenengoa, emakumeei eta literaturaren ganekoa.
Aurton barriro be, Foru Liburutegiak Bizkaidatz saria antolatuko dau; bosgarren edizinoaren deialdia zemendian izango da. 2011ko irabazleek apirilean jasoko dabe saria, Josu Ariztondok prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.
Gorbeia inguruko ipuinak izenburuko ekimenak zarratuko dau 2012ko programazinoa, abenduaren 13an. Seve Calle eta Manu Etxebarria arduratuko dira jardueraz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!