Euskal kulturan eta hizkuntzan etorkinen partaidetza areagotzea, Maia Egutegia kanpainearen helburua
2012-02-02 14:55 kulturbizProgrameak aurreikusten ditu talde sustatzaile bat martxan jartea eta euskerea eta immigrazinoko arloetako personen eta alkarteetako kideren partaidetzea eukiko daben hiru proiektu aurrera eroateko diru-laguntzinoa emotea.
Getxoko auzokide batek, paseo bat emoten egoala, maien garaikoa izan daitekeen oholtxo bat aurkitu dau Galeako Gotorlekuan, kondaira bategaz… Fikzinozko istorio horren testuinguruan Getxoko Udaleko Euskera eta Immigrazinoko Zerbitzuek Maia Egutegia proiektua jarri dabe martxan. Programeak aurreikusten ditu talde sustatzaile bat martxan jartea eta euskerea eta immigrazinoko arloetako personen eta alkarteetako kideren partaidetzea eukiko daben hiru proiektu aurrera eroateko diru-laguntzinoa emotea.
Kanpainea 2012. urte osoan zehar eroango da aurrera, gure udalerritik aldaketea bultzatzeko helburuagaz, hain zuzen be, bertokoak eta atzerritarrak gune publikoan alkartuko dituan gizartearen aldeko aldaketea, kasu honetan euskal kulturea ospatzeko. Koldo Iturbe Euskara zinegotziak, kanpainearen aurkezpenean gogoratu dau euskal kulturea, euskerea eta aniztasuna gobernu taldearen helburu estrategikoak dirala. Integrau, komunikau, alkartu eta komunidadea sendotzera lagunduko daben proiektuak sustatu nahi doguz. Euskal kulturan eta euskeran etorkinen partaidetzea bultzatuko dogu. Eta gainera Getxokoa lako testuinguru anitz aberasgarrian ezin dogu galdu ospakizunetan jatorri atzerritarra daben bizilagunen kultur adierazpenak batzeko dogun aukerea, nabarmendu dau Koldo Iturbek.
Informazino ekitaldia Aixerrotan izan da bart. Bertan Kepa Gallego eta Maria Urzelai aktoreek kondaira maia idatzita dituan oholtxo baten aurkikuntzea antzeztu dabe. Horren arabera, 2012ko abenduaren 21ean orden aldaketea gertatuko da. Aktoreek erakutsi dabe profeziaren arabera munduaren amaiera ez dala kataklismo edo hondamendi batengaitik izango, munduko orden aldaketa batengaitik baino. Ziklo barrian sartu ahal izateko gure gizarteek sensibilidade barriak garatu beharko ditute eta baita beren gizon eta emakume guztien kapitala eta aniztasuna aprobetxau bere. Kulturen arteko bizikidetza beren bizimoduetan barruratzen dituen gizarteek ziklo barri batera arrakastaz igarotea lortuko dabe.
Udalak aitatutako helburuak lortzeko hiru proiektu aurrera eroatea sustatuko dau. Gizarte anitzerantz abiatzean datza ekimena, horretan denok elkarrekin bizi ahal izateko, euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko lan egiten. Hori alkartzeko gunea izan behar da, kultur arteko lentea. Horretarako gaur egun euskal gizartea eta batez be getxotarra osotzen daben kultur desbardinetako persona guztien integrazinoa lortu nahi dogu.
Jarduerak
Programea talde sustatzaile bat martxan jarteagaz abiatuko da, alde batetik, immigrazino arloan lan egiten daben taldek eta alkartek eta bestetik, euskal kulturea eta euskerea sustatzen, berreskuratzen eta indartzen daben erakundek osotuta. (Talde hori epaimahaia eta arbitroa izango da urtean zehar aurrera eroango diran hiru hautaketa prozesuetan). Lehenengo topaketea datorren zezeilaren 11an, zapatuan izango da.
2012. urtean zehar 2.000 eurogaz lagunduko direa proiektuak aukeratzeko hiru deialdi kaleratuko dira. Hautatzen daen proiektua garatu beharko da Getxoko euskal kulturearen une aitagarri batean (Liburu Azokea, San Juan gaua, Euskal Kulturaren Jardunaldiak…). Proposamenek bertoko bizilagun eta atzerritarren arteko topaguneak euskal kulturearen eta euskerearen inguruan bultzatu beharko ditue. Proiektuak aurkezteko lehen deialdia zezeilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Proiektuak zehazteko persona, talde eta alkarte interesatuek sormen tailer batean parte hartzeko aukerea edukiko dabe. Tailer hori proiektuak aurkezteko deialdi bakotxaren aurretik izango da. Aurkeztu ondoren, herritarren partaidetza sistemea izango da, proposamenek gizarte sareen eta ekimenaren blogaren bitartez jasotako publikoaren botazinoa gainditu beharko dabelako. Talde Sustatzaileak ekimen bozkatuenen artean erabagiko dau zeinek eroango dauen diru-laguntzinoa eta ondorioz aurrera eroango dana.
Proiektuak immigrazinoko alkartetako eta euskeara eta kulturako alkartetako kidek eginda egon beharko dira; herritarren partaidetzea sustatu beharko dabe; gitxienez %50 euskeraz produziduta egon beharko dabe eta udalerriko kulturea aberastea eta gure kultur izaerea sustatu beharko dabe. Proiektuek lagunduko dabe profeziak iragarritako orden aldaketea lortzea eta urtea amaituko dogu jaialdi bat ospatuz. Bertan ospatuko dogu gure herritarrok, getxotarrok, orden barrirantz abiatzen ari garela, amaitu dau Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!