Andres Mañarikuaren '1593ko Bilboko ordenantzak' lanarean faksimile-edizinoa argitaratu dabe
2011-11-08 10:10 kulturbizAndres E. Mañarikuak 1954an argitaratu eban 1593ko Bilboko ordenantzak izenburuko liburuaren fakzimile-edizinoa aurkeztu barri dabe Bilboko udaletxean. Fakzimileak Adrian Zelaia jurista eta historialari ezagunaren berbaurrea dauka. Zuzenbidearen Euskal Akademiak sustatu dau lanaren berrargitalpena, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, BBKren eta Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoaren babesagaz.
Musikea, jantzea eta magia izango dira XII. Udagoieneko Osterearen ardatz nagusiak
2011-11-07 13:51 kulturbizUdagoeineko Osterearen hamabigarren edizinoan musikea nagusi izango bada be, jantzea, antzerkia eta magiaz be gozetako aukerea eukiko dogu. Programearen aurkezpena Bilbon izan da, Foru Liburutegian. Egitaraua zemendiaren 10ean abiatuko da, Bilbon, eta, hilaren 27an amaituko, Barakaldon.
Musikea, jantzea eta ekintza artea BizBAKen udagoieneko programazinoaren protagonista
2011-11-02 10:55 kulturbizBizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak ikasturte honetarako preparautako programazinoan alkarlanak izango dira nagusi. UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur jarduerak ondo finkatutako bi jaialdigaz bat egingo dau udagoieneko proposamena egiteko, hain zuzen be, BAD Bilbao Antzerkia Dantza eta MEM jaialdiakaz.
BFAk IV. Bizkaidatz sariaren deialdia egin dau
2011-10-24 13:14 kulturbizGaur, urriak 24, Liburutegiaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, eta horren harian, Kulturako foru diputadu Miren Josune Ariztondok BizkaIdatz Sariaren beste edizino bat aurkeztu dau. Aurtengoa Foru Liburutegiak laugarren urtez jarraian antolatzen dauena da. Aurten, Álex Oviedo bilbotarra eta Katixa Agirre gasteiztarra arduratuko dira kontaketa literario bana idazten hasteaz, eta parte-hartzaileek amaitu beharko dabe. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 20an amaituko da.
Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea Irunen egingo da zemendiaren 26an
2011-10-17 15:45 kulturbiz2011ko zemendiaren 23an amaituko da izena emoteko epea. Bertan, txapelketa egunean eta lekuan, pagauko dira izen-emoteari eta bazkariari jagokezan kuotak. Interesatuek lau modu nagusi izango ditue izena emoteko orria eskuratzeko, besteak beste, LUMA aldizkariaren bitartez zein Interneten www.xedera.com helbidean.
VII. Distrito Foto lehiaketeak Bilboko auzo guztietako 1.538 argazki jaso ditu aurten
2011-10-11 18:33 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Distrito Foto argazki lehiaketearen zazpigarren edizinoak gure uriko barruti guztietako 1.538 argazki jaso ditu, 2010ean baino 75 gehiago. 1.500 eta 1.000 euroko lehenengo bi sariak, Alejandro Bregadoren Túnel Vision eta Mikel Arrizabalagaren Hiri Alegoria #4 lanak jaso ditue.
Bilboko Udal Liburutegiak sareak 100 proposamen baino gehiago dakarz
2011-10-10 18:47 kulturbizProgramea 2012ko maiatzean amaituko da baina ordura arte ehun proposamen baino gehiago izango dira, besteak beste, tailerrak, berbaldiak, erakusketak, ipuin-kontalari saioak eta jolasak; hori guztia irakurketea bultzatzeko, liburutegien alde ludikoenaz gozetako eta ezagutzaren arlo batzukaz lehenengo hartu-emonak izateko.
'Orbelak airez airez' gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu ditue Basaurin
2011-10-06 18:01 kulturbizOrbelak airez aire gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu dabe gaur Basauriko udaletxean. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Euskara zuzendari Miren Dobaran izan da, eta beragaz batera, Basauriko alkate Andoni Busquet, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Juan Carlos Irizar Galdakaoko Udal Bandako zuzendaria eta Bixente Zelaia informatzailea. Aurkeztutako materiala Zuztarretik ahora! proiketuaren barruan dago.
Harrobia guneak gaur edegiko ditu ateak
2011-10-06 10:18 kulturbizHarrobiaren behin betiko aurkezpena gaur, hilak 6, izango da, 19.00etan. Ekitaldian Bilboko Udaleko, Foru Aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari politikoekaz batera, profesionalak, auzoko alkarteetako ordezkariak eta beste hainbat konbidadu. The Hot Wok talde gasteiztarraren jazz, funk eta hip hop doinuekaz amaituko da inaugurazinoa.
Agosti Xaho idazle eta politikariaren biografia argitaratu dau Eusko Jaurlaritzeak, hiru hizkuntzatan
2011-10-05 11:47 kulturbizAgosti Xaho idazle eta politikari zuberotarraren biografia aurkeztu barri dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Ekitaldia Hendaiako Abadia gazteluan izan zan, eta bertan izan ziran Blanca Urgell Kultura sailburua, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Arnaud Villeneuve Atharratzeko alkatea eta Xabier Zabaltza liburuaren egilea.
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak bere ibilbide osoa jaso dau 'Euskadi bihotzean' liburuan
2011-10-04 15:01 kulturbizArdanzak aurkezpenean azaldu dauenez, ez da memoria liburu soila, berak bizitako giro soziokultural eta politikoaren irudia baino, euskal uritar baten kontakizuna da, neure memoriatik abiatuta, zehaztu dau. Lanaren bersino bi argitaratu ditue, gaztelaniaz bata, euskeraz bestea.
UPV/EHUko Kepa Korta irakasleak hizkuntzeari eta komunikazinoari buruzko lana argitaratu dau John Perrygaz batera
2011-10-04 12:55 kulturbizLiburuan, Kortak eta Perryk hiru ideia nagusitan oinarritutako teoria landu dabe; hiru ideiak honako honeek dira: gauzak berbakaz egiteko modu bat da hizkuntzea; erabilten doguzan adierazpenen esanahiak eta horreen bidez egiten doguzan esaldien edukiak giza asmoetatik eratorten dira; eta hizkuntzea beste faktore batzuekaz konbinetan dogu, geure komunikazino helburuak lortzeko.
Bilboko Barreak liburu bi aurkeztu ditu, 'Las recetas de el comidista' eta 'Ultraviolencia'
2011-09-30 15:48 kulturbizLas recetas de el comidista, Mikel Lópezena eta, Ultraviolencia, Miguel Noguerarena, liburuak aurkeztu ditue Bilboko Barrea azokan, Bilboko Arenalean. Ganera, liburuek aitabitxi bereziak izan ditue, David de Jorge sukaldari eta Borja Cobeaga zinemagilea. Umorea osagai nabarmena da lan bietan
Irailak 30, Itzulpengintzearen Nazinoarteko Eguna
2011-09-30 11:24 kulturbizIrailaren 30ean, San Jeronimo egunagaz batera, Itzultzaileen Nazinoarteko Eguna ospatzen dogu. Urtero lez, aurten be FITek (Itzultzaileen Nazinoarteko Federakundea) itzulpengintzearen gaineko manifestu bat kaleratu dau, Jiri Stejskal-ek idatzia: Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eregiten.
Urriaren 6an hasiko da 'BLV – ART' kultur programea Bilbon
2011-09-27 17:42 kulturbizBilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira barriro be Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, inguruko zenbait kultur agentegaz alkarlanean, antolatutako BLV-ART programearen edizino barriagaz. Programea, auzo horreen garapenerako eta barriztapenerako kulturaren aldeko apustua egiten dauen Plan Bereziaren barruan dago.
Makinatxu bat ekitaldi Bilbon Miguel de Unamunoren jaiotzearen 147. urteurrenean
2011-09-27 14:52 kulturbizIrailaren 29an, 147 urte beteko dira Miguel de Unamuno jaio zanetik, eta Bilboko Udalak, ohikoa danez, gure uriko idazle handienetako baten egun instituzionala ospatuko dau, idazlearen bizitza eta lana gogoratzeko zenbait kultur ekitaldigaz.
Bizkaiko Foru Liburutegiak emakumeen literatureari buruzko ikastaroa eta euskera irakurle taldeak eskainiko ditu
2011-09-14 15:02 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Foru Liburutegiaren bidez, epea zabaldu dau literaturea protagonista daben dobako bi ekimenetan izena emoteko: emakumeen literatureari buruzko tailerra eta euskera irakurle taldeak. Bi ekimenak Bilbon dagoan liburutegiko bosgarren pisuan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.
Egunotan martxan dago Nazinoarteko PEN Klubaren 77. kongresua Serbian
2011-09-13 11:04 kulturbizBakearen aldeko Idazleen Batzordeak ebazpen batzuk aztertuko ditu, besteak beste, idazle palestinarren eta israeldarren arteko proiektu bateratua, PEN kurduak preparau dituan ebazpenak Siria, Turkia eta Iranen gainean, Uyghur zentruak bere hizkuntzearen alde burutu dauen ebazpena eta Euskal PENek aurkeztu dauen ebazpena, Euskal Herrian abian dan bake prozesuaren alde agertzeko.
Bernardo Atxaga katedra zabaltzeko ekitaldiak gaur hasiko dira New Yorken
2011-09-09 10:40 kulturbizNew Yorken Bernardo Atxaga katedra inauguretako egingo diran ekitaldiak gaur, hilak 9, hasiko dira. Euskal letrei buruzko Bernardo Atxaga katedra Etxepare Institutuak bultzatu dau, eta CUNY (City University Of New York) New-eko unibersidadeko Graduatu Zentroak hartuko dau.
Ikuskizun barriak produziduteko sortu dan Harrobia guneak urriaren 6an zabalduko ditu ateak
2011-09-08 16:17 kulturbizHarrobia-ra ikuskizun barria sortzen edo ensaietan hurreratuko diran konpainiek, tresneria, argiztatze, soinu eta ikus-entzunezko baliabide barrienakaz horniduta dagoan instalazinoa erabili ahal izango dabe. Areto barriak, beraz, neurri edo ezaugarri eszeniko desbardinetako ikuskizunen prestakuntzea egiteko aukerea emoten dau.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...