Bernardo Atxaga katedra zabaltzeko ekitaldiak gaur hasiko dira New Yorken
2011-09-09 10:40 kulturbizNew Yorken Bernardo Atxaga katedra inauguretako egingo diran ekitaldiak gaur, hilak 9, hasiko dira. Euskal letrei buruzko Bernardo Atxaga katedra Etxepare Institutuak bultzatu dau, eta CUNY (City University Of New York) New-eko unibersidadeko Graduatu Zentroak hartuko dau.
New Yorken Bernardo Atxaga katedra inauguretako egingo diran ekitaldiak gaur, hilak 9, hasiko dira. Euskal letrei buruzko Bernardo Atxaga katedra Etxepare Institutuak bultzatu dau, eta CUNY (City University Of New York) New-eko unibersidadeko Graduatu Zentroak hartuko dau.
Katedra horren helburu nagusia euskal literatura eta hizkuntzalaritzearen inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea izango da. Katedraren inaugurazino ofiziala irailaren 16an egingo bada be, hilaren 9tik 16ra bitartean, hainbat ekitaldi egingo dira unibersidadean. Besteak beste, Atxagak berak mintegi bat zuzenduko dau.
Lehenengo ekitaldia gaur izango da eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskerearen Sustapen eta Zabalkuntzarako zuzendariak Utopía y transgresión en el universo literario de Bernardo Atxaga berbaldia emongo dau. Irailaren 12tik 15era, Atxagak Cultura y cambio político en Euskadi mintegia zuzenduko dau. Irailaren 13an, Katuak eta paradisua poesia irakurraldi musikatua egingo dabe Atxagak, Jabier Muguruzak eta Amaia Gabantxok, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Kontuak kontu, hilaren 16an inaugurauko da Bernardo Atxaga katedra, idazlearen Viaje al centro izenburuko berbaldiagaz. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Louise Lennihan CUNYko ordezkariak be parte hartuko dabe ekitaldian. Era berean, egun horretan, Aizpea Goenagak zuzendutako Zeru horiek filma be proiektauko da, Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritutakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!