Andres Mañarikuaren '1593ko Bilboko ordenantzak' lanarean faksimile-edizinoa argitaratu dabe
2011-11-08 10:10 kulturbizAndres E. Mañarikuak 1954an argitaratu eban 1593ko Bilboko ordenantzak izenburuko liburuaren fakzimile-edizinoa aurkeztu barri dabe Bilboko udaletxean. Fakzimileak Adrian Zelaia jurista eta historialari ezagunaren berbaurrea dauka. Zuzenbidearen Euskal Akademiak sustatu dau lanaren berrargitalpena, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, BBKren eta Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoaren babesagaz.
Andres E. Mañarikuak 1954an argitaratu eban 1593ko Bilboko ordenantzak izenburuko liburuaren fakzimile-edizinoa aurkeztu barri dabe Bilboko udaletxean. Fakzimileak Adrian Zelaia jurista eta historialari ezagunaren berbaurrea dauka. Zuzenbidearen Euskal Akademiak sustatu dau lanaren berrargitalpena, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, BBKren eta Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoaren babesagaz.
Andres E. Mañarikua Bilboko historialari entzutetsuaren obra handietako bat da (1911-1988); 120 monografiaren egilea da, euskal historiagrafiaren gai garrantzitsuekaz, besteak beste, esklabuen ezkontzea; Begoñako Andra Mari Bizkaiko historia espiritualean; Bizkaia, VIII-XI mendeak. Jaurerriaren Jatorria; Euskal Herriaren kristautzearen hasiereari buruzko azterketak; edo Bizkaiko Historiografia. Lope Gartzia Salazarrekoarengandik Labairurengana.
1593ko Bilboko ordenantzak liburuaren berragitalpena Mañarikua jaiotzearen mendeurrena dala-eta egin da. Euskal kulturearen izen handiko egileen garaikidea izan zan, esate baterako, Manuel Lekuona, Julio Caro Baroja eta Jose Miguel Barandiaranena. Andres E. Mañarikuak Teologia ikasi eban Gasteizeko eta Logroñoko mintegietan. 1936an, Erroman abade egin zan eta bertako unibersidade gregorianoan Zuzenbide Kanonikoan doktoretza egin eban.
1990 eta 1944 bitartean, Bergarako mintegi txikian irakasle jardun eban. 1984an erretirau zan arte, Zuzenbidearen Historiako, Zuzenbide Erromatarreko eta Bizkaiko Historiako irakaslea izan zan Deustuko Unibersidadean. Horrezaz gan, Zuzenbideko Fakultadeko dekanoa izan zan 1968 eta 1972 bitartean, Elizbarrutiko Mintegiaren liburutegiko zuzendaria, 1956 eta 1970 bitartean, eta Estudios Vizcaínos eta Estudios de Deusto argitalpenen zuzendaria.
Ganera, Labayru Ikastegiaren eratzailea eta ohorezko kidea izan zan, Durangoko Arte eta Historiako Museoaren presidenta, eta Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Herriko Adiskideen Sozietateko kidea bere bai. 1986an, Manuel de Lekuona Saria jaso eban, eta handik urtebetera Bizkaiko Seme Ospetsu izentau eben.
Aurkeztu barri dan beharra 1954an argitaratu zan lehenengo aldiz, Bilboko Udalaren eskariari erantzunez. Hain zuzen be, aurreko urteko zemendiaren 25eko Udalbatzaren osoko bilkurak 1593ko Bilboko ordenantzen 500 ale argitaratzea erabagi eban. Monografia honen bitartez, Mañarikuak Bilboko hiribilduaren ordenantzak berreskuratu zituan, Pedro Cole de Ibarrak 1593an argitaratutakoak.
Arauzko izaera juridikoa dauen testua da, XVI. mendearen amaieran Bilbok zituan usadio eta ohituren zati handia zehatz azaltzen dituana, danetariko arloetan: janzkerea, auzokoen bizikidetzea, merkataritzea, suteen kontrola edo udal ordezkarien hautaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!