Musikea, jantzea eta ekintza artea BizBAKen udagoieneko programazinoaren protagonista
2011-11-02 10:55 kulturbizBizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak ikasturte honetarako preparautako programazinoan alkarlanak izango dira nagusi. UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur jarduerak ondo finkatutako bi jaialdigaz bat egingo dau udagoieneko proposamena egiteko, hain zuzen be, BAD Bilbao Antzerkia Dantza eta MEM jaialdiakaz.
Hautapen-ahaidetasunak izenburupean, UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur jarduerak hainbat errealidade garaikide erakusten saiatuko da, askotariko arte diziplinen bidez. Aurtengo udagoienean jantzearen eta musikearen txanda izango da.
BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak ikasturte honetarako preparautako programazinoan alkarlanak izango dira nagusi. UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur jarduerak ondo finkatutako bi jaialdigaz bat egingo dau udagoieneko proposamena egiteko, hain zuzen be, BAD Bilbao Antzerkia Dantza eta MEM jaialdiakaz.
Jantzatik performanceetara
Hitzorduak eszenagaz Bizkaia Aretoan ikusi ahal izango da, zemendiaren 2an eta 3an, BAD jaialdiaren programazinoaren barruan. Bi eguneko mintegi honetan, arte eszenikoen ikerketaz eta sorkuntzaz berba egiteko aukerea izango dabe artistek, ikertzaileek, eszenako profesionalek eta, oro har, gaian interesa daben kagunek. Besteak beste, honako honeek parte hartuko dabe mintegian: Eneko Lorente, UPV/EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Masterreko zuzendaria eta Eszenika Euskal Herriko Goi Mailako Antzerki, Jantza eta Eszenoteknia Eskolaren koordinatzailea; Amalia Fernández, jantzaria eta performerra, El bailadero konpainiaren sortzaileetako bat; Isabel de Naverán, arte eszenikoetako ikertzailea, Arte Eszenikoen Ikerketa Taldeko (ARTEA) kidea, eta mintegiaren koordinatzailea.
Estibaliz Sádaba artisteak ekintza artearen inguruan koordinautako jardunaldiek ¡Quietos para la foto! dabe izena. Zemendiaren 6an eta 7an izango dira, eta action art arloko hainbat testuinguru, ikerketa eta lan prozesu aurkeztea dabe helburu. Zenbait artistaren lanari erreparauta diziplina honetara hurreratu nahi gaitue, esate baterako, Bestué-Vives bikote katalana; Maris Bustamante (askorentzat, performancearen aitzindaria da Mexikon); Los Torreznos madrildarrak; hainbat talde (adibidez, Polvo de Gallina Negra eta No Grupo) edo Ramón Churruca (Euskal Herriko performancearen adierazgarri nagusietako bat).
MEM jaialdiaren 10. urteurrena
MEM jaialdiak hamar urte beteko ditu, eta, hori ospatzeko, Acid Mothers Temple talde japoniarraren kontzertu bat eskainiko dau, doban, zemendiaren 2an, UPV/EHUko areto nagusian. Acid Mothers Temple rock psikodelikoko talde japoniar bat da, Kawabata Makoto gitarra-jotzaile karismatikoa buru dauena. Bere musikearen ezaugarri nagusia Jimi Hendrix edo Frank Zappa gogorarazoten deuskuezan pasarte inprobisatu eta sintetizatzaileez osotutako pieza luzeak izatea da. MEM jaialdiagazko alkarlana zemendiaren 18an amaituko da, Shu Lea Cheang multimedia artista korearrak eskainiko dauen performance biral bategaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!