Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea Irunen egingo da zemendiaren 26an
2011-10-17 15:45 kulturbiz2011ko zemendiaren 23an amaituko da izena emoteko epea. Bertan, txapelketa egunean eta lekuan, pagauko dira izen-emoteari eta bazkariari jagokezan kuotak. Interesatuek lau modu nagusi izango ditue izena emoteko orria eskuratzeko, besteak beste, LUMA aldizkariaren bitartez zein Interneten www.xedera.com helbidean.
Zemendiaren 26an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketea. Barrikuntza ugari dakarz aurtengo edizinoak; berbarako, egitarauari jagokonez, bitan banatuko da Txapelketa eguna. Goizean, eguerdiko ordu biak arte, izango dira lehiaketa-proba guztiak, baita finala be, eta bazkalondoan egingo da sari-banaketea. Egun osoko jarduna izango da, arratsaldeko 18:30ak artekoa, hain zuzen.
2011ko zemendiaren 26an, goizeko 9:30ean batuko dira lehiakide guztiak Ola Sagardotegian (Meaka auzoa, Irun), eta goizeko 10:00etan hasiko da saioa, lehiakide guztiak aretoko mahaietan egokitu eta gero. Ikasleak azterketetan lez ibiliko dira lehiakideak eta hiztegi-liburuak erabili ahal izango ditue. Ez da ordenagailurik onartuko. Lehiakideen esku jarriko dabe antolatzaileek lehiaketarako behar daben guztia. Lau ekinaldi izango ditu lehiaketeak: kanporaketako bi saioak, finalaurrekoa eta finala.
2007an hasi zanetik, Irungo Bidasoako E.K.T. alkartean jokatu dira Txapelketearen aurreko edizino guztiak. Aurten, ostera, Ola Sagardotegian jokatuko da, Irunen, jokalekuaren egokiereak eta edukiereak bultzatuta. Sagardotegia paraje zoragarrian dago, XIV. mendeko burdinola batean, eta lehiakide gehiago zabal eta behar dan moduan hartzeko aukerea eskaintzen dau.
Barrikuntzakaz jarraituz, orain arte, hiru joko bete behar izan ditue txapelketako lehiakideek finalera heltzeko. Bosgarren edizino honetan, ostera, lau taula bete beharko ditue: 10 x 10 laukiko taula kanporaketako I. saioan, 11 x 11 laukiko taula kanporaketako II. saioan, 12 x 12 laukiko taula finalaurrekoan, eta 15 x 15 laukiko taula finalean. Kanporaketako bigarren saioaren ondoan egingo da lehenengo bereizkuntzea, hamasei lehiakide igaroko baitira finalaurreko saiora. Beti lez, lau lagunek hartuko dabe parte finalean.
Txapelketako jokoen iraupenaren harian, 45 minutukoa izango da txapelketako txanda bakotxa. Halan da be, orain arte lez, ordu beteko aukerea izango dabe finalera heldutako lehiakideek lana beteteko. Orain arte, ordubeteko epea euken lehiakideek joko bakotxari ekiteko.
Sarietan be aldaketa esanguratsuak izango dira aurten. Hona hemen:
Finalera heldu diran lehiakideak
1. postua: txapela, 350 € eta oroigarria.
2. postua: 225 € eta oroigarria.
3. postua: 120 € eta oroigarria.
4. postua: 60 € eta oroigarria.
Finalaurrekoan parte hartu daben beste lehiakideak
5. - 16. postuak: 20 € eta oroigarria.
Kanporaketan parte hartu duten beste lehiakide guztiak
17. postutik aurrera: oroigarria.
Irungo Udala izango da Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketearen babesle ofiziala. Edozelan be, V. Txapelketeak laguntzaile bereziak daukaz, izan be, goi mailako eta omen handiko etxeen laguntzinoa jasoko dau Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketeak bere bosgarren edizinoan: Euskadiko Kalitatea Fundazioa, eusko labelak bideratzen eta koordinetan dituan erakundea, eta Irungo Ola Sagardotegia, Bidasoalde guztian ondo ezaguna dan markea.
Izen emotea
Nahi daben zale euskaldun guztiek hartu leikie parte Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen V. Txapelketan. 25 euro pagauko ditu txapelketan parte hartu nahi dauen lehiakide bakotxak (txapelketa + bazkaria). 20 euro, LUMA hilabetekariaren harpideduna bada. Bazkaritan gelditzeko aukerarik ez dauen lehiakideak izena emoteko kuotea baino ez dau pagauko.
2011ko zemendiaren 23an amaituko da izena emoteko epea. Bertan, txapelketa egunean eta lekuan, pagauko dira izen-emoteari eta bazkariari jagokezan kuotak.
Interesatuek lau modu nagusi izango ditue izena emoteko orria eskuratzeko: LUMA aldizkariaren bitartez, Interneten www.xedera.com helbidean, eta honako helbide honeen bitartez:
Tel. 943630883 / 943629564
E-posta: xedera@xedera.com
Luma Aldizkaria / Txapelketa, 307. P.K. 20300 Irun, Gipuzkoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!