Bilboko Udal Liburutegiak sareak 100 proposamen baino gehiago dakarz
2011-10-10 18:47 kulturbizProgramea 2012ko maiatzean amaituko da baina ordura arte ehun proposamen baino gehiago izango dira, besteak beste, tailerrak, berbaldiak, erakusketak, ipuin-kontalari saioak eta jolasak; hori guztia irakurketea bultzatzeko, liburutegien alde ludikoenaz gozetako eta ezagutzaren arlo batzukaz lehenengo hartu-emonak izateko.
Bilboko Udal Liburutegiak sareak familia osoari zuzendutako jarduera programea aurkeztu dau gaur. Programea 2012ko maiatzean amaituko da baina ordura arte ehun proposamen baino gehiago izango dira, besteak beste, tailerrak, berbaldiak, erakusketak, ipuin-kontalari saioak eta jolasak; hori guztia irakurketea bultzatzeko, liburutegien alde ludikoenaz gozetako eta ezagutzaren arlo batzukaz lehenengo hartu-emonak izateko.
Programea datorren astean zabalduko da, Begoñako liburutegian eskainiko diran bi hitzaldigaz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako Bidaiarien Txokoa programearen barruan. Holan, astelehenean, urriaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Urtzi Urrutikoetxeak Zetaren bideko literatureari buruzko hitzaldia eskainiko dau euskeraz. Hurrengo egunean, ordu berean, Iñigo Rumenigek, Zetaren Bideak zeharkatzen zituan herrialdeetatik, bizikletan 14.000 kilometro baino gehiagoko bidaiari buruzko berbaldia eskainiko dau, euskeraz hau be.
Dagoeneko ohikoak diran berbaldiez eta idazleakaz egiten diran topaketez gan, beste urte batez udal liburutegiek atentzino berezia eskainiko deutse umeei eta gazteei. Literaturea, zientzia, magia, teknologia barriak edo sare sozialak dira tailerretan landuko diran gaietako batzuk. Tailer horreen helburua gazteenek liburutegiek eskaintzen dabenaz gozetea da, era erakargarrian eta ludikoan. Izan be, hori da umeen eta gazteen artean interes gehien sortzen dauen jardueretako bat. Liburutegi sareak jarduera katalogo zabala eskainiko dau, jarduera zientifikoakaz esperimentetako, magiagaz disfrutetako, eta norberaren sormena garatzeko, literatur sorkuntza eta ilustrazino tailerrakaz, eta sare sozialen erabilereari buruzko tailerra ahaztu barik.
Barrikuntza moduan, aurten mozorro tailerra eta zuhaitzak ezagutzeko tailerra be antolatuko dira. Holan, 7 eta 11 urte arteko umeei zuzendutako Zuhaitzak, gure lagunak tailerraren lehen saioa datorren martitzenean, urriaren 18an egingo da, Castañoseko Udaltegian. Urtean zehar sareko liburutegietan, beti be doban, euskeraz zein gaztelaniaz, egingo diran jarduera horreetan parte hartu ahal izateko aurretik izena emon beharko da, plaza kopurua mugatua dalako.
Programazinoaren barruan, helduei zuzendutako zenbait jarduera be sartzen dira, zezeiletik aurrera, hamabostean behin Bidebarrietako Liburutegian, proposatutako zenbait libururen inguruan izan dituen irakurketa esperientziak konpartiduteko eta horreei buruz berba egiteko, berbarako, irakurle talde bat batuko dauen irakurketa tailerra. Horrezaz gan, Deustuko eta Zabalako liburutegiek Sare Sozialei buruzko Tailerra be jasoko dabe (zezeilaren 25ean eta martiaren 14an, hurranez hurran).
Beste urte batez, Emakumeari eta Literatureari eta irakurteko ohiturei buruzko berbaldiak eskainiko dira, Emakumearen Egunean eta Liburuaren Egunean, Bidebarrietako, Deustuko eta San Adriango liburutegietan.
Aurre irakurketarako animazinoa
Bilboko liburutegi sareak konpromiso berezia dauka aurre irakurketa boladan dagozanei (3 eta 5 urteko umeei) zuzendutako jarduerakaz. Horretarako, irakurketak, jolasak eta ipuinak erabilten ditu, umeak txikiak diranean irakurketarako zaletasuna pizteko. Horrezaz gan, programearen barruan, ipuin-kontalari saioak dagoz, euskeraz, gaztelaniaz eta elebidunak ingelesez-gaztelaniaz, 4 eta 12 urte arteko umeei eta gaztetxuei zuzenduta.
2011/12 programea osotzeko beste zenbait ekimen be badira, besteak beste, bisita gidatuak liburutegietara, topaketak idazleakaz, erakusketa bibliografikoak eta katalogo informatizatua erabilten ikasteko saioak.
Bilboko liburutegi sarea 16 liburutegik osotzen dabe, eta bertan, hainbat euskarritan (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROM-ak, DVD-ak) 300.000 ale baino gehiagoz osotutako bildumea dago herritar guztien esku, gaikako alor guztiak batuz eta etenbarik eguneratuak. Era berean, zentro horreek Interneterako konekzinoak eta wi-fi guneak ditue.
Sarea Deustu, San Inazio, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Begoña, Castaños, Bidebarrieta Zentrala, Buia, San Adrian, San Frantzisko, Zabala, BilbaoMusika, Irala, Errekalde, Ibaialde eta Zorrotzako liburutegiek osotzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!