Bilboko Barreak liburu bi aurkeztu ditu, 'Las recetas de el comidista' eta 'Ultraviolencia'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-30 15:48   kulturbiz

Las recetas de el comidista, Mikel Lópezena eta, Ultraviolencia, Miguel Noguerarena, liburuak aurkeztu ditue Bilboko Barrea azokan, Bilboko Arenalean. Ganera, liburuek aitabitxi bereziak izan ditue, David de Jorge sukaldari eta Borja Cobeaga zinemagilea. Umorea osagai nabarmena da lan bietan

Las recetas de el comidista, Mikel Lópezena eta, Ultraviolencia, Miguel Noguerarena, liburuak aurkeztu ditue Bilboko Barrea azokan, Bilboko Arenalean. Ganera, liburuek aitabitxi bereziak izan ditue, David de Jorge sukaldari eta Borja Cobeaga zinemagilea. Umorea osagai nabarmena da lan bietan.

Mikel Lopez kazetari eta blogari bilbotarrak errezeta liburu berezia idatzi dau, gehienak Ondakin izeneko blogean ataratakoak dira, autortu dauenez. Berziklatzea gustetan jat, liburu honetako errezetak blogean agertu dira. Errezeta batzuk apur bat aldatu dodaz edo osagai barriak gehitu. Blogeko irakurleek egindako iruzikina batzuk be sartu dodaz, azaldu dau. Umorea ageri da Lopezen testuetan, bere eritxiz, umoreagaz errazago heltzen gara jentearengana.

David de Jorge sukaldari ezagunak aurkeztu dau Mikel Lópezen lana. Liburua irakurtea gomendatu dau. Mikelen liburua irakurri ostean, danok 'comidista' bihurtuko zarie, ziur, ganeratu dau.

Danetariko errezetak dagoz Las recetas de el comidistan, baina gehienetan barazkiak dira protagonista. Eta errezeta bakotxagaz disko bat proponiduten dau egileak: Kasu batzuetan diskoak eta jatekoak loturea dauke, beste batzuetan, ez.

Miguel Noguerak Borja Cobeaga zinemagilea izan dau alboan Ultraviolencia lanaren aurkezpenean. Liburuak egilearen 300 ideia batzen ditu, eta gehienak kafetegietan otu jakozala onartu dau. Kafetegi inpersonaletan gustura egoten naz, trankil egin neike behar holango lekuetan, azaldu dau. Cobeagak nabarmendu dauenez, istorioen abiapuntua errealidadea bada be, urrunago doa.

Noguerak Ultrashow izeneko ikuskizunetatik hur dagoz liburuko ideiak. Umorea, poesia, saiakerea... osagai askoko bildumea da Ultraviolencia. Umore post-apokaliptikoa ei da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu