Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna ospatuko dau irailaren 18an
2011-09-08 14:22 kulturbiz1986an, antzokiak bere ateak edegi zituan barriro eraikinaren birmoldaketearen ostean, 1983ko uriolak sufridu eta gero. Hori gogoratu eta ospatzeko, Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna antolatu dau irailaren 18rako.
'Una Ria con Duende' jaialdiak flamenkoa ekarriko dau Bilbora
2011-09-06 15:11 kulturbizUna Ría con Duende jaialdiaren helburu nagusia gure uriko biztanleei musika genero horren erritmo biziak eta energiaz betetakoak hurreratzea da. Flamenkoaren ezaugarri nagusietakoa mota guztietako kultur eraginak bereganatzeko dauen gaitasun handia da. Euskadin eskola asko eta flamenko barruko diziplinen jarraitzaile asko dagoz.
Makina bat tokitako gastronomiak batuko dira Elorrion, Ferixa Nagusietako azkenengo egunean
2011-09-02 15:07 kulturbizFerixa Nagusietako bigarren domekan, irailaren 11n, bederatzi nazinotako kulturak ezagutzeko aukerea egongo da Elorrioko plazako frontoian, Elorrioko kulturak dasta ditzagun izeneko ekimenaren bitartez, Kainabera alkarteak antolatuta.
Bideo-jokorik barritzaileenak erakutsiko ditu HóPLAY jaialdiak Bilboko Alondigan
2011-09-02 14:39 kulturbizTeknologiak eta sorkuntzeak bat egingo dabe bigarrenez HóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdian, Bilboko Alondigan. Jokoak probetako guneak, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak atondu ditue irailaren 2tik 18ra bitartean. Ganera, New Yorkeko Improve Everywhere talde ezagunak flashmob berezia antolatu dau hilaren 3an.
Suediako Göteborgs Fyrverkeri Fabrik, Bilboko Aste Nagusiko XXI. Su Artifizialen Lehiaketako irabazle
2011-08-29 14:36 kulturbizSuediako Göteborgs Fyrverkeri Fabrik piroteknia izan da Bilboko Aste Nagusiko XXI. Su Artifizialen Lehiaketearen irabazlea. Aurten, egun bikoitietan izandako lehiaketearen fasean Europa eta Espainiatik etorritako bost pirotekniak hartu dabe parte, horreen artean, Ipon Pagano Fireworks, Peñarroja, Göteborgs Fyrverkeri Fabrik, Zaragozana eta Vulcano.
Santa Elena egunean, sarrerea doban Bilboko Arkeologi Museoan
2011-08-17 15:49 kulturbizAbuztuaren 18an, arkeologoen patroia dan Santa Elena egunean, Bilboko Arkeologi Museoan doban izango da sarrerea. Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, publikoarentzat bisita gidatu bi izango dira
Euskal folkaz, kirolaz eta gastronomiaz gozetako egitarau ederra, Bilboko Aste Nagusian
2011-08-11 15:49 kulturbizEuskal Herriko folkak, kirolak eta gastronomiak leku berezia izango dabe aurten be Bilboko Aste Nagusian. Ehun ekitalditik gora antolatu ditue. Jaietako Saileko Itziar Urtasunek prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, Bilboko Aste Nagusia gure folklore eta kirolaren erakusleiho garrantzitsuenekoa izango da aurten bere.
Aste Nagusiko 115.000 programa banatuko ditu Bilboko Udalak
2011-08-10 12:40 kulturbizAsteon, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak 115.000 programa banatuko ditu uriko etxeetan. Banaketea hilaren 11n hasiko da, eguenean. 10.000 egitarau frantsesez eta ingelesez argitaratu dira lehenengo aldiz, kanpoko bisitarientzat. Zabalguneko eta Loiuko aireportuko turismo-bulegoetan, Udaleko informazino puntuan, eta Alde Zaharreko udaltegian egongo dira.
Bilbaína alkartearen egoitzea ezagutzeko aukerea, Bilbao Izan programearen eskutik
2011-08-09 12:57 kulturbizBilbaína alkartearen egoitzea ezagutzeko aukerea eskainiko dau Bilboko Udalak irailean, Bilbao Izan programearen bidez. Bisita gidatuak irailaren 5ean hasi eta urriaren 1ean amaituko dira, eta doban dira. Izena emoteko epea abuztuaren 22an hasiko da. Bilbao Izan programearen helburua uriaren ondarea ezagutarazotea da, holan eraikin adierazgarrienetako batzuk barrutik ezagutzeko aukerea emoten eskaintzen dau.
hóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko II. Lehiaketan parte hartuko daben 26 lanak aukeratu ditue
2011-08-03 12:00 kulturbizBilboko Alondigeak hóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko II. Lehiaketan lehiatuko diran 26 bideo-jokoak aukeratu barri ditu. Danetara, 46 aurkeztu ziran lehiaketara, eta horreetatik lanik originalenak, sortzaileenak eta barritzaileenak izan ditu kontuan epaimahaiak finalisten zerrendea egiteko.
Black & Basque jaialdiak kultura afroamerikarra eta euskalduna lotuko ditu Baionan
2011-07-28 15:22 kulturbizJaialdi barria estreinauko dau aurten Baionak, irailaren 8tik 11ra bitartean. Black & Basque festibalaren helburua euskal kulturea eta kultura afroamerikarra nahastea da. Literaturea, zinea, argazkilaritzea, street art dalakoa eta musikea izango ditu ardatz Black & Basquek.
Otxandioko jakintsua
2011-07-18 11:20 kulturbizItzaldu da argia, berbea ixildu da, hizkuntzea goibeldu eta izakia abaildu da. Izarrek eta ilargiak izetuko deuskue gaua eta eguzkiak eguna. Jaiotzeak heriotzea dau zor baina bizitzeak heriotzearen gainetik iraunen dau. Bittor Kapanaga Otxandioar jakintsuak agur esan deusku.
Bittor Kapanaga Elorza euskaltzale otxandiarra hil da
2011-07-15 12:26 kulturbizGoian Bego
Euskerearen eta euskal mitologiaren ikertzailea bart hil da 85 urtegaz. Hileta eleizkizuna gaur, garagarrilak 15, egingo da Otxandioko Santa Marina parrokian.
Bilboko Udalak XXIX. Gabriel Aresti ipuin saria deitu dau
2011-07-13 12:19 kulturbizIpuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira, edo bestela posta arruntez edo udal webgunearen bitartez bialdu beharko dira urriaren 28a baino lehen. Lehiaketearen oinarriak Bilboko Udaleko webgunean konsultau ahal izango dira.
Bilboko auzoak argazkien bitartez, Distrito Foto lehiaketan
2011-07-12 15:16 kulturbizDistrito Foto izeneko argazki-lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Ekimenaren helburua Bilboko auzoen berezitasunak eta edertasuna erakustea da. Parte-hartzaileek irailaren 5etik 8ra bitartean bialdu beharko ditue irudi digitalak, www.bilbao.net/distritofoto gunera.
Zain Fundazinoa aurkeztu dabe, kultur ondarea ikertzeko eta bultzatzeko
2011-07-12 13:05 kulturbizAurkeztu barri dabe Gasteizen ondare kulturalaren ikerketea sustatzea helburu izango dauen Zain Fundazinoa. Barrikuntza proiektuak bultzatu gura ditu Zainek, eta Agustin Azkarate proiketuaren zuzendariak azaldu ebanez, teknologia, ezagutzea eta jarduera ekonomiko barriak sortuko dira
Antzerki munduko 13 profesionalek areto barri bat zabalduko dabe Bilboko Zorrotzaurren
2011-07-06 14:49 kulturbizPabilioi 6 proiektua Arte Eszenikoen arloko 13 begirada desbardinek bultzatzen dabe: Ramón Barea, Irene Bau, Patxo Tellería, Pako Revueltas, Nagore Navarro, Borja Ruiz, Nuria M. Cres eta Ander Lipus aktoreek, Matxalen Bilbao eta Blanca Arrieta jantzariek, José Urrejola musikariak, el artista y escenógrafo José Ibarrola eszenografoak eta Josu Montero idazle eta kritikariak.
Bilboko Udalak 'Udako Liburutegiak' ekimena jarriko dau martxan Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan
2011-06-29 13:05 kulturbizBilboko Udal Liburutegi Sareak Udako Liburutegiak programearen hamaikagarren edizinoa jarriko dau martxan datorren barikuan, garagarrilaren 1ean, Txurdinagako eta Fangoko ugerlekuetan. Ekimen horren bitartez, liburuak eta aldizkariak jarriko dira guztien esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeei zuzenduta.
Donostia, 2016ko Europako Kultur Uriburu
2011-06-29 12:28 kulturbizDonostia Europako Kultur Uriburua izango da 2016an. Atzo arrastian emon eban barria Aukeraketa Batzordeko zuzendari Manfred Gaulhoferrek, Madrilen. Beste bost hautagai izan dira: Burgos, Kordoba, Segovia, Las Palmas eta Zaragoza. Donostiak Poloniako Wroclaw uriagaz banatuko dau hautagaitzea.
Javier González de Durana Getariako Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari izentau dabe
2011-06-29 11:20 kulturbizJavier González de Duranak kargua onartu eta Cristóbal Balenciaga jostun-sortzaile bikainaren obrea, bai nazino mailan bai nazinoartean be, bizirik mantentzea eta sustatzea izango dituala helburu esan dau.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...