Makina bat tokitako gastronomiak batuko dira Elorrion, Ferixa Nagusietako azkenengo egunean
2011-09-02 15:07 kulturbizFerixa Nagusietako bigarren domekan, irailaren 11n, bederatzi nazinotako kulturak ezagutzeko aukerea egongo da Elorrioko plazako frontoian, Elorrioko kulturak dasta ditzagun izeneko ekimenaren bitartez, Kainabera alkarteak antolatuta.
Ferixa Nagusietako bigarren domekan, irailaren 11n, bederatzi nazinotako kulturak ezagutzeko aukerea egongo da Elorrioko plazako frontoian, Elorrioko kulturak dasta ditzagun izeneko ekimenaren bitartez, Kainabera alkarteak antolatuta.
Egitaraua 10:00ak aldera hasiko da. Senegal, Mali, Nikaragua, Kolonbia, India, Magreb, Bolivia, Ecuador eta Euskal Herriko jatekoak preparetan hasiko dira. Elorrion bizi diran kulturak hurretik ezagutzeko atxaki polita izango da leku bakotxeko gastronomia zelangoa dan ikustea. Gastronomia kontuez gan, bertan batutako kulturen berezitasun batzuk be egongo dira ikusgai: musikea, janzkerak, artea, ohiturak...
Elorrioko jaien azkenengo egunean Kainabera alkarteak ekitaldiren bat antolatzen dau urtero. Sensibilizazinoren inguruko jarduerak izaten dira, eta GKEren beraren egitasmoen barri be emoten dabe egun horretan. Aurtengo ekimenari esker batutako dirua Tanzaniara bialduko dabe, bertan Luis Zubia misiolari elorriarra bizi da, eta nekazaritza-proiketu baterako laguntzinoa behar dau.
Aurtengo ekitaldiaren antzerakoa 2006an egin eben. Orduan bost nazinotako jakiak ezagutzeko aukerea izan zan. Gurean gero eta herrialde gehiagotatik etorritako elorriarrak bizi dira, eta alkarren barri eukiteko modu bat izango da jaietako ekitaldia, azaldu dabe Kainabera taldekoek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!