Javier González de Durana Getariako Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari izentau dabe
2011-06-29 11:20 kulturbizJavier González de Duranak kargua onartu eta Cristóbal Balenciaga jostun-sortzaile bikainaren obrea, bai nazino mailan bai nazinoartean be, bizirik mantentzea eta sustatzea izango dituala helburu esan dau.
Javier González de Durana Getariako Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari izentau dabe, baita Cristobal Balenciaga Fundazinoarena be. Izendapen horregaz, Cristóbal Balenciaga Fundazinoak ibilbideari ekiteko behar dauen taldea osotu dau. Javier González de Duranak kargua onartu eta Cristóbal Balenciaga jostun-sortzaile bikainaren obrea, bai nazino mailan bai nazinoartean be, bizirik mantentzea eta sustatzea izango dituala helburu esan dau.
Javier González de Durana (Bilbo, 1951) doktorea da Filosofia eta Letretan eta Historia Garaikideko irakaslea izan zan Euskal Herriko Unibersidadean.
Horrezaz gan, San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kidea da 1995etik eta Rekaldeko Erakusketa Aretoaren zuzendaria izan da 1992-2001 bitartean. 2001eko martitik 2008ko maiatzera arte, barriz, Artium Fundazinoko zuzendaria. Gasteizeko museoa zuzendu ostean,TEAko (Tenerife Espacio de Las Artes) zuzendari artistiko izan zan.
XX. mende hasierako Bilboko abangoardia artistikoen inguruko hainbat lanen egilea, besteak beste, Euskadiko 1900eko Ideologi Artistikoak eta El Coitao. Mal llamao. El Jardín de Marte edo eta Relatos y arrebatos izeneko liburuak be idatzi ditu. Kazetaritza lanak be egin izan ditu eta hedabideetako ohiko kolaboratzailea da.
Beste aldetik, Bilboko Guggenheim Museoko Bilduma Artistikoko Erosketen Aholkularitza Batzordeko kidea izan da, eta Administrazino Kontseiluko kidea 1993 eta 1998 artean.
Gainera, ARCOko Ohorezko Komitean 1997tik 2006ra hartutako erabagietan parte hartu dau, hainbat erakusketa komisariatzeaz aparte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!