Bilboko auzoak argazkien bitartez, Distrito Foto lehiaketan
2011-07-12 15:16 kulturbizDistrito Foto izeneko argazki-lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Ekimenaren helburua Bilboko auzoen berezitasunak eta edertasuna erakustea da. Parte-hartzaileek irailaren 5etik 8ra bitartean bialdu beharko ditue irudi digitalak, www.bilbao.net/distritofoto gunera.
Distrito Foto izeneko argazki-lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Ekimenaren helburua Bilboko auzoen berezitasunak eta edertasuna erakustea da. Parte-hartzaileek irailaren 5etik 8ra bitartean bialdu beharko ditue irudi digitalak, www.bilbao.net/distritofoto gunera.
Bilbo bera eta Bilboko biztanleak izan behar dira lehiaketako argazkien gai nagusia. Uriko zortzi barrutietako edozeinetan egin daitekez erretratuak, Deustuan, Uribarrin, Otxarkoaga-Txurdinagan, Begoñan, Ibaiondon, Abandon, Errekalden zein Basurtu-Zorrotzan. Lehiaketearen oinarrien arabera, argazkilariak moldatu leikez irudiak, baina ezin izango dau jatorrizko lana aldatu, elementuak kenduz edo gehituz, esaterako.
Hamasei urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu leike Distrito Foton, eta gehienez, lau argazki bialdu daitekez. Argazkiak .jpg formatuan egon behar dira, megapixel biko gitxieneko bereizmenagaz. Ez dira onartuko beste edozein lehiaketatan saritutako argazkiak.
Distrito Foto lehiaketako irabazleak 1.500 euroko saria jasoko dau; bigarren saria, barriz, 1.000 eurokoa izango da. Horrezaz gan, 500 euroko bederatzi akzesit banatuko dira, barruti bakotxeko bat, eta gazteeentzako beste bat, 16 eta 20 urte arteko parte-hartzaileentzat.
Argazkigintza arloko profesionalek osotuko dabe epaimahaia, eta erabagia urriaren 6an jakinazoko dabe. Sari-emotea urriaren 14an egingo da, Barrainkuako udaltegian, eta ordutik aurrera saritutako eta aukeratutako argazkiak ikusgai egongo dira bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!