Bilbaína alkartearen egoitzea ezagutzeko aukerea, Bilbao Izan programearen eskutik

Bizkaie! 2011-08-09 12:57   kulturbiz

Bilbaína alkartearen egoitzea ezagutzeko aukerea eskainiko dau Bilboko Udalak irailean, Bilbao Izan programearen bidez. Bisita gidatuak irailaren 5ean hasi eta urriaren 1ean amaituko dira, eta doban dira. Izena emoteko epea abuztuaren 22an hasiko da. Bilbao Izan programearen helburua uriaren ondarea ezagutarazotea da, holan eraikin adierazgarrienetako batzuk barrutik ezagutzeko aukerea emoten eskaintzen dau.

Bilbaína alkartearen egoitzea ezagutzeko aukerea eskainiko dau Bilboko Udalak irailean, Bilbao Izan programearen bidez. Bisita gidatuak irailaren 5ean hasi eta urriaren 1ean amaituko dira, eta doban dira. Izena emoteko epea abuztuaren 22an hasiko da.

Benetan ikusgarria da Bilbaína alkartearen egoitzea. Nafarroa kalean dago, eta 1909an eregi zan. Emiliano Amann y Amann (1882-1943) arkitekto bilbotar ospetsuaren proiektua da. Eraikin eklektikoa da, eta bere akabera bikaina da kanpoko aldean zein barrukoan. Atondo zabalean, aretoetan, jangeletan eta, azken batean, gune guztietan, ezin hobeto ikusten da estilo ingelesa. Estilo hori, hain zuzen be, sano modan egoan XIX. eta XX. mendeen artean Europa osoan sortu ziran klubetan.

Bilbao Izan programearen helburua uriaren ondarea ezagutarazotea da, holan eraikin adierazgarrienetako batzuk barrutik ezagutzeko aukerea emoten eskaintzen dau. Bisita gidatuetan eraikinaren historia, ezaugarriak eta uriko historian izandako garrantzia azaltzen dira. Bilboko lehenengo zabalguneko beste bi eraikin erakutsi ditue Bilbaínaren aurretik: Aburto Etxea (Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzea) eta Ibaigane Jauregia (Athletic Club taldearen egoitzea).

Informazinoa eta erreserbak: 944052788 (astelehenetik barikura, 9:30etik 13:30era). Bisitak euskeraz edo gaztelaniaz izango dira. Astelehenetik eguenera, 11:00etan antolatu ditue, eta, bariku eta zapatuetan, 9:30ean eta 11:15ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu