Donostia, 2016ko Europako Kultur Uriburu

Bizkaie! 2011-06-29 12:28   kulturbiz

Donostia Europako Kultur Uriburua izango da 2016an. Atzo arrastian emon eban barria Aukeraketa Batzordeko zuzendari Manfred Gaulhoferrek, Madrilen. Beste bost hautagai izan dira: Burgos, Kordoba, Segovia, Las Palmas eta Zaragoza. Donostiak Poloniako Wroclaw uriagaz banatuko dau hautagaitzea.

Donostia Europako Kultur Uriburua izango da 2016an. Atzo arrastian emon eban barria Aukeraketa Batzordeko zuzendari Manfred Gaulhoferrek, Madrilen. Beste bost hautagai izan dira: Burgos, Kordoba, Segovia, Las Palmas eta Zaragoza. Donostiak Poloniako Wroclaw uriagaz banatuko dau hautagaitzea.

Izendapena ezagutu eta segiduan, Donostiako Hautagaitza Bulegoak begirunea adierazo deutso 2016ko Europako Kultur Uriburua izateko lehian gelditu diran hautagaiei. Ohar batean, Donostiako Hautagaitza Bulegoak azpimarratu dau Uritartasuna lortzeko uri guztiek gogor egin dabela lan, ganera etorkizunean horregaz lan egin ahal izateko modua topetea espero dabe.

Donostiak indarkeria gainditzeko egindako ahaleginak modu berezian hunkitu dau epaimahaia, eta euren ustez, izendapenak indarkeria horren amaieran lagundu leike. Juan Karlos Izaguirre Donostiako alkatearen esanetan, Donostia 2016 proiektuak ideologia desbardinetako personak batu ditu. Uriko alkate izandako Odon Elorza be ekitaldian izan zan.

'Bakea eta elkarbizitza lemapean, Europa anitz eta baketsuaren alde, kultureak eta hezkuntzeak zenbaterainoko lana egiteko kapaz diran defendatu dau Donostiak. Juan Karlos Izagirre eta Odon Elorza buru zirala, hamar laguneko taldeak Herritarren energia-olatuak. Elkarbizitzarako Kultura egitasmoaren azken aurkezpena egin eben atzo Madrilen.

Epaimahaia kultura arloko 13 adituk osotu dabe; horreetatik, sei Espainiako Kultura Ministerioak aukeratu ditu, eta beste zazpiak, Europako erakundeek. Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak erabagitako erispideen arabera emon dabe ebatzia.

Kultur uriburu bi izango dira, beraz, 2016an; bata Donostia, eta bestea, Poloniako Wroclaw.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu