Antzerki munduko 13 profesionalek areto barri bat zabalduko dabe Bilboko Zorrotzaurren

Bizkaie! 2011-07-06 14:49   kulturbiz

Pabilioi 6 proiektua Arte Eszenikoen arloko 13 begirada desbardinek bultzatzen dabe: Ramón Barea, Irene Bau, Patxo Tellería, Pako Revueltas, Nagore Navarro, Borja Ruiz, Nuria M. Cres eta Ander Lipus aktoreek, Matxalen Bilbao eta Blanca Arrieta jantzariek, José Urrejola musikariak, el artista y escenógrafo José Ibarrola eszenografoak eta Josu Montero idazle eta kritikariak.

Hirurehun bat lagun hartzeko lekua dauen Pabilioi 6 izenpean, Arte Eszenikoen munduari atxikiriko sortzaileak alkartu dira asmo hau bultzatzeko, sinergiak sortzeko eta gestino parte-hartzailea lortzeko asmoz, esperientzia barria asmatuta: sortzaileek euren lanaren zabalkundea zuzentzearena, proiektuaren publiko-ikusle-bazkidearen konplizidadea bilatuz. Gune ofizialek eskaintzen dituen aukera mugatuetatik askatu nahi dogu, euren programazino erispide estuetan gure produktuak iraupenik ez dabelako: programatuak izateko subertea daben konpainiei egun bakarra eskaintzen jakelako, edo kasurik onenean, lau egun.

Proiektua Arte Eszenikoen arloko 13 begirada desbardinek bultzatzen dabe: Ramón Barea, Irene Bau, Patxo Tellería, Pako Revueltas, Nagore Navarro, Borja Ruiz, Nuria M. Cres eta Ander Lipus aktoreek, Matxalen Bilbao eta Blanca Arrieta jantzariek, José Urrejola musikariak, el artista y escenógrafo José Ibarrola eszenografoak eta Josu Montero idazle eta kritikariak.

P6 proiektua Zorrotzaurre Art Working Pogress (ZAWP Bilbao) proiektuaren barruan dagoan gune batean kokatzen da. ZAWP Bilbao Deustuko Erribera-Zorrotzaurreko urigintza eraldaketa prozesuaren gogoeta, interpretazino, proiekzino eta birrasmatze ariketatik jaiotako proiektua da. Arte, sormen eta barrikuntzearen bitartez ZAWP-ek Deustuko Erribera-Zorrotzaurreko bizitza indartzea dau helburu, honen bidez antxinako gune industrial degradatu bat zana aukeren espazio bat bihurtuz, alkarrizketa eta disziplina desbardinen arteko hartu-emonak bultzatuz.

Proiektuaren sustatzaileak gune barria ahalik eta azkarren zabaltzeko programazinoa zehazten dabiz beharrean eta finantziazinoa lortzeko Pabiloi 6-ko jesarleku bat erosteko prest egongo diran 200 bazkide fundatzaile batu nahi ditue. Jesarlekua erosteak jarduera guztietara sartzeko eskubidea ekarriko dau eta proiektuagazko konplizidadea sentidutea. Zurea izatea nahi dogu, gurea izatea. Autokudeatua. Bazkide Fundatzaileentzat 150 euroko kuota bat ezarri da, Pabiloi 6-ko butaka baten erosketa sinbolikoagaitik. Hau gitxieneko kopurua da. Norberaren konplizidadea, eskuzabaltasuna edo aukeren arabera (taldeak, enpresak, norbanakoak…) ezarritako kuota gainditzea dago nahi beste (ahal beste), mugarik barik.

Pabilioi 6 aretoan, Euskal Herriko profesionalek egindako jantza eta antzerkiari aparteko lekua egingo jake baina kanpoko konbidatuak be tartean izango dira, jantzea eta antzerkia arimea zabaltzeko eta gure poztasuna elikatzeko tresna diralako antolatzaileen esanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu