Black & Basque jaialdiak kultura afroamerikarra eta euskalduna lotuko ditu Baionan

Bizkaie! 2011-07-28 15:22   kulturbiz

Jaialdi barria estreinauko dau aurten Baionak, irailaren 8tik 11ra bitartean. Black & Basque festibalaren helburua euskal kulturea eta kultura afroamerikarra nahastea da. Literaturea, zinea, argazkilaritzea, street art dalakoa eta musikea izango ditu ardatz Black & Basquek.

Jaialdi barria estreinauko dau aurten Baionak, irailaren 8tik 11ra bitartean. Black & Basque festibalaren helburua euskal kulturea eta kultura afroamerikarra nahastea da. Literaturea, zinea, argazkilaritzea, street art dalakoa eta musikea izango ditu ardatz Black & Basquek. Jules Edouard Moustic artistearen ideia izan da, eta JFB Lagunak alkartea da antolatzailea. Sarrerak 5 eta 20 euro artean izango dira.

Egitarauko artistarik ezagunenetakoa Angelique Kidjo kantari benindarra da. Afrikako perkusinoak, soul eta rock musikeagaz batzen ditu. Horrezaz gan, Laurent Garnier Dj-a, Akhenaton I Am, Sandra Nkake eta Sadar Bahar musikariek kontzertuak eskaniko ditue.

Euskal Herriko taldeei jakokienez, Old School Funky Family, Oreka TX eta Afrika Bibang izango dira Baionan. Bibang kantariak Johnny Freelance Experience talde barriagaz abestuko dau. Gaztelupeko Hotsak diskoeetxeak be leku berezia eukiko dau.

Musikeaz aparte, bestelako eskaintzea be atondu dabe. Irailaren 9an eta 10ean, Baionako arte eskolak eta 9e Concept alkarteak, beste artista batzuen partaidetzeagaz, street art erakusketea egingo dabe Cordeliers kalean. Irailaren 10ean, AEBetako Eddy H. Harris idazleak berbaldia egingo dau Elkar dendan.

Mathieu Abonnencek argazki-erakusketa berezia egingo dau Elkar dendan. XX. mendean, hainbat lagun urkatu zituen AEBetan baltzak izatearren. Urkapenen postalak egiten ziran sasoi hareetan. 1900 eta 1930en arteko postalak berreskuratu ditu Abonnencek. Ikusleari argazkietan parte hartzeko aukerea eskainiko deutsa artisteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu