Santa Elena egunean, sarrerea doban Bilboko Arkeologi Museoan
2011-08-17 15:49 kulturbizAbuztuaren 18an, arkeologoen patroia dan Santa Elena egunean, Bilboko Arkeologi Museoan doban izango da sarrerea. Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, publikoarentzat bisita gidatu bi izango dira
Abuztuaren 18an, arkeologoen patroia dan Santa Elena egunean, Bilboko Arkeologi Museoan doban izango da sarrerea. Museoko arduradunek jakinarazo dabenez, publikoarentzat bisita gidatu bi izango dira, besteak beste, kristinautasunaren aurrekoak diran estela eta objektuetan agiri dan kurutzearen zeinua deskubridu ahal izateko. Bisita gidatuak eguerdiko 13:15ean eta arratsaldeko 18:30ean hasiko dira.
Legendaren arabera, Kristoren ondorengo 326. urtean, Elena Deunak arkeologi indusketak egin zituan Kristoren Kurutzearen erlikien bila eta horregairtik izentau eben arkeologoen patroi edo zaindari.
Arkeologi Museoa Bilboko alde zaharrean dago, sasoi batean Lezamako geltoki zaharra egoan eraikinean, alde zaharraren erdigunean bertan dagoan Unamuno plazearen alboan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!