Jasangarritasuna eta artearen arteko loturea aztergai 'Fabrikart' aldizkariaren zenbaki barrian
2011-03-24 17:38 kulturbizEHU/UPVko argitalpen zerbitzuak Fabrikart aldizkariaren 9. zenbakia argitaratu barri dau, 2009 eta 2010 urteei jagokena, hain zuzen be. Artikulu guztiek jasangarritasuna eta artearen arteko loturak aztertzen ditue.
Hong Kong-eko Sze Ling Lee, B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design jaialdiko irabazle
2011-03-24 14:48 kulturbizHong Kong Polytechnic University-ko Sze Ling Lee diseinatzaileak irabazi dau B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival jaialdiko nazinoarteko saria. Bertoko saria Leioako Arte Eder fakultadeko eskultore, argazkilari eta deiseinatzaile grafiko talde batek irabazi dau.
Juan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea hil da
2011-03-23 13:27 kulturbizJuan Carlos Egillor margolari eta ilustratzailea Madrilen hil zan atzo, 63 urte zituala. Donostian jaioa zan, baina Bilbon eta Madrilen bizi izan da. El Correo Español, Egin, El País, Fotogramas eta Euskadi Siouxen argitaratu zituan bere lanak.
'Kulturem' umeentzako egitaraua aurrera doa Enkarterriko Museoan
2011-03-14 12:01 kulturbizBizkaiko Batzar Nagusien menpeko Urrestietako Enkarterriko Museoak umeei zuzendutako Kulturem egitasmoagaz jarraitzen dau. Martiko domeketarako hainbat jarduera kultural antolatu ditue, Urrestietako Batzarretxea izan zanaren hitzaldi-aretoan.
Gasteizko Ubarrundiako Toponimiaren ganeko liburua aurkeztu dau euskaltzaindiak
2011-03-10 14:47 kulturbizDanetara, 400.000 leku-izen inguru batu dira
Arabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak be- batzea, eta era sistematikoan batzea, izan da helburua. Izen guztiakaz batera, artxiboetan topautako dokumentazino guztia be batu da. Izan be, lan honen azken helburua gaur egun erabilten ez diran toponimoak berreskuratzea da, eta jagokezan forma idatziak arautzea eta finkatzea.
Athletic Club Fundazinoak II. Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau
2011-03-10 11:06 kulturbizAthletic Club Fundazinoak, El Correo egunkariaren laguntzinoagaz eta El Corte Inglesen babesagaz, II. Athletic Club Fundazinoa - El Correo - Kirol Narrazino eta Argazki Lehiaketea antolatu dau. Sariketan, 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako munduko edozein lekutako umeek parte hartu leikie.
6.000 lagunetik gora Arriaga antzokiko Ate Edegien Egunean
2011-03-07 14:42 kulturbizAtzo, hilaren 6an, Arriaga Antzokian egin zan Ate Edegien Eguna arrakastatsua eta jentetsua izan zala adierazo dabe gaur ekimenaren arduradunek. Danetara, adin guztietako 6.166 lagunek bisitau eben antzokia.
'Gara' egunkariaren 'Mugalari' gehigarri kulturalaren azkena
2011-03-04 14:08 kulturbizGaur argitaratu dau Gara egunkariak azkenengo Mugalari gehigarri kulturala, oraingoz behintzat. Egunkariaren arduradunek adierazo dabenez, prentsa idatzia biziten dagoan krisi estrukturalaren ondorioz, egunkariek geroz eta muga handiagoak daukiez, baita papelean be, eta horrek hedabide guztiei eragiten deutse.
Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna ospatuko dau martiaren 6an
2011-03-01 17:41 kulturbizOrain 25 urte, antzokiak bere ateak edegi zituan barriro birmoldaketa baten ostean, 1983ko uholdeak jazo ondoren. Antzoki bilbotarrak publikoagaz ospatu nahi dau berredegite hori, eta 12:00etatik 19:00ak arte antzokiaren instalazinoak bisitau ahal izango dira.
'Hermanos de Baile' ikuskizun arrakastatsua Ermua Antzoki barriztuaren egitarauan
2011-02-24 10:44 kulturbizAreto barriztuaren inaugurazinoa gaur iluntzean egingo da, 20:00etan, Ainhoa Zuazua sopranoaren kantaldiagaz.
Santiago Sierra artistak hitzaldia emongo dau Arte Eder Fakultadean
2011-02-23 17:02 kulturbizArtista madrildarrak artearen munduaren ganeko bere ikuspuntuari buruz jardungo dau zezeilaren 24an, Arte Eder Fakultadeko aretoan.
Julian Azkarate 'Txanbolin' txistulari ezaguna hil da
2011-02-23 14:31 kulturbizHiletea gaur bertan izango da, 19:00etan, Abadiñoko San Trokaz parrokian. Durangaldeko Gerediaga alkarteak igaz, bagilaren 5ean, omenaldia egin eutson 38. Ezpadantzari Egunean.
Harrobia Eskena, Produkzino Eszeniko Profesionalen Barrikuntza zentroa aurkeztu dabe Bilbon
2011-02-18 11:19 kulturbizProiektu barri honen asmoa produkzino eszeniko profesionalerako errendimendu handiko zentro bat martxan jartea da, konpainiek kulturea sortzeko, produziduteko eta konsumiduteko modu barrietara egokitzeko behar dituen metodologia, jakintza eta bitartekoak euki daiezan.
Oraintsu hildako Sergio Oiarzabal poeta bilbotarraren omenezko errezitaldia Bidebarrieta Kulturgunean
2011-02-16 13:57 kulturbizOiarzabalen lanaren inguruko berbaldi-errezitaldian, Jesús Hernández, Mari Ángeles Pérez, Marina Pérez, Mónica Nude eta Julián Borao izango dira poetearen lanei ahotsa jarriko deutsienak, pianoak eta gitarrak lagunduta.
'Irudimena' testu eta irudi sormen lehiaketea abian da
2011-02-15 11:58 kulturbizEuskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazinoak Irudimena sormen lehiaketea antolatu dabe gazteen artean euskal kulturearen inguruko sormen literarioa eta grafikoa bultzatzeko helburuagaz.
Kulturearen Euskal Kontseiluak ontzat emon dau 2011rako lan-plana
2011-02-14 16:55 kulturbizJasotako 700 ekarpenak aztertu dira Bilbon; horreetatik % 75 ekintza-plan eragileei buruzkoak, eta beste % 25 dokumentu teorikoari buruzkoak.
BilbaoEszenak arte eszenikoetan espezializautako irakurketa-gune bat zabaldu dau
2011-02-10 13:03 kulturbizEkintza horren helburua liburutegia dinamizetea eta BilboEszenako erabiltzaileei hurreratzea da, baina era dinamikoan eta desbardinean egitea. Era berean, horman idatzi daitekezan testuek bertara doazen personen partaidetza eta sormena sustatu nahi dabe.
Kulturearen Euskal Kontseiluaren Erakunde arteko Batzordeak 700 ekarpen baino gehiago aztertu ditu
2011-02-09 13:42 kulturbizAlkarlanerako giroak bultzatuta eta ekarpenok modu positiboan baloretako jarreratik abiatuta, hasierako lan-ildoari eutsi nahi deutsagu, hau da, Kulturen aldeko Herritartasun Kontratua izan daitela dokumentu edegi bat, ekarpen barriek aberastua, eztabaida eta azterketarako esparru egoki bat eskainiko dauena, adierazo dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik.
Merioaren ibilbidea ezagutu dabe Durangaldeko 400 ikaslek
2011-01-26 13:14 kulturbizAsteon hasi ditue Durangaldeko ikastetxeek Merioaren ibilbidera bisitak. Danetara, 10-12 urte arteko 400 neska-mutikok bisitauko dabe ibilbidea eta Durangaldeak historian izan dauen antolaketa sozio-politikoa ezagutuko dabe. Modu horretan, aurrez irakurri daben Merioaren ipuineko pasarte asko hurretik bizi ahal izango ditue.
Bilboko Arriaga Antzokiak ia 175.000 ikusle izan zituan igaz
2011-01-25 14:19 kulturbizBilboko Arriaga Antzokiak emoitza oso positiboagaz zarratu dau 2010eko ekitaldia, eta publikoak antzokiari emoten deutson sostengua berretsi dau, arduradunek adierazo dabenez. 2010ean, ikusle kopuruak % 5 igon eban 2009. urtearen aldean, danetara 174.517 ikusle izan zituan eta, kopururik onena 2000tik hona, hain zuzen be.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...