Jasangarritasuna eta artearen arteko loturea aztergai 'Fabrikart' aldizkariaren zenbaki barrian
2011-03-24 17:38 kulturbizEHU/UPVko argitalpen zerbitzuak Fabrikart aldizkariaren 9. zenbakia argitaratu barri dau, 2009 eta 2010 urteei jagokena, hain zuzen be. Artikulu guztiek jasangarritasuna eta artearen arteko loturak aztertzen ditue.
EHU/UPVko argitalpen zerbitzuak Fabrikart aldizkariaren 9. zenbakia argitaratu barri dau, 2009 eta 2010 urteei jagokena, hain zuzen be. Artikulu guztiek jasangarritasuna eta artearen arteko loturak aztertzen ditue. Hasieran, jasangarritasuna kontzeptua ekologiagaz eta naturearen zaintzegaz lotzen zan; ostean, berba horren erabilerea ekonomiara eta produktibidadera zabaldu zan. Eta, gaur egun, arteak be barruratu dau.
Artea beste elementu bat gehiago da gizarte aldakor honetan eta, beraz, gaur egun, diziplina honetan be dana egiten da merkatuaren eta produktibidadearen arabera, dino Luis Badosa Arte Ederretako Fakultadeko katedradun eta Fabrikart aldizkariaren zuzendaritza batzordeko kideak. Artea aldatzen dago jasangarriagoa izan daiten. Arte tradizionalaren jasangarritasun eza dala eta, daborduko ez da pintetan, ganeratu dau.
Aldizkarian jasangarritasunaren inguruko hainbat hausnarketa batu dira, besteak beste, beiraren produkzinoa, ziberkulturea edo ikusizko identifikazinoaren aplikazinoak artean.
Fabrikart 2000. urtean argitaratu zan lehenengo bider. Sortu zanetik artearen garapena aztertzen dau teknologiaren, industriaren, gizartearen eta artearen ikuspegitik.
Hona hemen Fabrikart aldizkariaren 9. zenbakiko artikuluak guztiak: Vidrio: arte, industria, sociedad, Josu Aramberri; Patrimonio natural y patrimonio cultural, Luis Azurmendi; La industria como factor de sostenibilidad en el Arte Contemporáneo, Luis Badosa Conill; Patrimonio artístico, conservación y sostenibilidad, Mª Pilar Bustinduy Fernández; La importancia de codificar y de copiar para la construcción de la ciudad sostenible, Javier Cenicacelaya; El paisaje como nuevo paradigma de la sostenibilidad, Ignacio Español Echániz; Dibujar el mundo, el arte y la cultura, Mª Luisa Fernández Rivera; Cibercultura e a storytelling do desenvolvimento sustentável, Hugo Ferrão; La innovación de la ciudad sostenible, Ander Gurrutxaga Abad; El arte de sostener, Inmaculada Jiménez Huertas eta Cristina Miranda de Almeida; El mercado del arte. La «sostenibilidad », Pedro Manterola; Sostenibilidad en los procesos de identificación visual de utilidad pública, Begoña Medel Bermejo; Aulas de ecodiseño: Innovación Ambiental de Producto en la Industria Vasca, Álvaro de Prado Trigo, Francisco Campo Rámila eta Javier Muniozguren Colindres; Memorias cortas o la insoportable levedad de la sostenibilidad, Agustín Ramos Irizar; eta, El arte sostenible: la nueva herramienta de reflexión para el futuro, Iñigo Sarriugarte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!